Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko otsailak 05Bilboko Campusa

Europako zortzi unibertsitatek, euren artean Deustuk, UNIC-Europar Unibertsitate proiektua jarri dute martxan

Europako zortzi unibertsitatek, euren artean Deustuk, UNIC Europar Unibertsitate proiektua jarri zuten abian otsailaren 5ean, Rotterdamen. Industrializazioaren ondorengo zortzi hiritan izango du egoitza erakundeen arteko aliantza estrategiko berriak eta hiriarekiko elkarrizketa izango da prestakuntzaren ardatza. Helburua da ikasleen inklusioa eta mugikortasuna bultzatzea, eta misio hori estuki lotuta dago hiriarekin eta hiri barruan gizarte eragina sortzeko asmoarekin, esperientzia horretatik ikasten duelarik.

Bilbon, Bochumen, Corken, Istanbulen, Liejan, Oulun, Rotterdamen eta Zagreben egongo dira kokatuta erakundeak. Denek dute antzeko iragana eta esperientzia komuna, hiri industrialak izan ondoren, berriro asmatu beharra izan baitute. UNICek esperientzia arrakastatsu horri probetxua aterako dio, elkarrekin irakasteko, ikertzeko eta ikasteko era berritzaile, irisgarri eta inklusiboagoak jorratzeko eta etorkizuneko hirien eta unibertsitateen erronka eta beharrizanei egoki erantzuteko.

Balio handiko proiektua Euskadirako

Rotterdametik, José María Guibert errektoreak azpimarratu du “aliantza hau garrantzizko mugarri dela, izaera berritzailea, Europa mailakoa delako eta hiriak proiektuaren muinean kokatu dituelako. Proiektuak, zalantzarik gabe, balio handia emango dio Bilbo unibertsitate-hiri bihurtzeko proiektuari eta euskal hiriburuek jakintzaren alde egin duten apustuari”. Errektorearen iritziz, “unibertsitatea agerikoago egingo da hirian, baita hiria unibertsitatean ere. Euskadik Europako zortzi unibertsitateren know how-ari onura atera ahal izango dio hiria eta europar hirien etorkizunari buruzko hausnarketa eta ikerketa bere eguneroko lanera ekarrita; eta Europak eta europar unibertsitate sistemak euskal hiriburuen esperientziari eta trebetasunari onura atera ahal izango diete, erreferentziazko eredu baitira eraldaketan, balioetan eta garapen jasangarrian”.

 

El rector José María Guibert firma la alianza estratégica
UNICen sorrera

José María Guibert errektoreak Ruhr University Bochum, University College Cork, Koç University (Istanbul), University of Liège, University of Oulu (Finlandia), Erasmus University Rotterdam eta University of Zagreb erakundeetako errektoreekin batera eratu du elkartea, ikaskuntza esperientzia benetan europarra izango delakoan ikasle guztientzat eta Europan aniztasun handieneko hiriei itxura emateko xede nagusia harturik.

“Inklusioa goragoko mailara eraman” nahi da, aniztasun inguru horiek ikasle guztientzat, migratzaile talde eta inguru baztertuetan bizi direnentzat ere, aukera berdinez gozatzeko espazio bihurtzeko. Gazteen belaunaldi berri bat sortu nahi da, aldaketaren lider gisa jarduteko ezagutza, trebetasunak eta gizarte kontzientzia izango dutenak, herritar aktibo izango direnak, etorkizun komuna eraikiko dutenak eta europar hezkuntza espazioari itxura emango diotenak.

Hona hemen UNIC aliantzaren berezitasuna: hirien kokapena, historia eta ohiturak, ikasleen esperientzia eta izaera. Hala, “unibertsitate berri” honetan, hiriak funtsezko bazkide dira eta unibertsitateek eskuz esku egiten dute lan hiriko erakundeekin, hiriko gaiak irakaskuntzan eta ikerketan txertatzen direla bermatzeko eta ikasle guztientzat irisgarriak eta inklusiboak izateko.

Campusa, akademia eta laborategiak

UNICen proposamena epe luzerako aliantza estrategikoa da, hiru alderdi nagusi kontuan hartzen dituena.

1. Unibertsitate arteko campusa: UNICen barruan, mugikortasuneko esperientziak izango dituzte ikasleek, ikertzaileek/irakasleek eta unibertsitateko langileek, berdin dio zein jatorri sozio-ekonomiko eta kulturaletakoak izan.

2. Superdiversity Academy: jatorri guztietako ikasleei eta langileei harrera egiteko animatzea da eginkizuna.

3. CityLabs: Deustuko Unibertsitateak lideratuko duen proiektua da, hirietako eta hiriekin ezagutzak trukatzeko topagune izango diren laborategiak sortzea planteatzen du.

UNIC aliantza otsailaren amaieran aurkeztuko da Europako Batzordean.
 

 

05/02/2020 - Ocho universidades europeas, entre ellas Deusto, lanzan el proyecto de Universidad Europea-UNIC