Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko maiatzak 18Iglesia San Vicente de San Sebastián

Kontzertu Solidarioa. Donostiako Orfeoia eta Baltistan

Deustuko Unibertsitateako Komunikazioko Graduko ikasle talde batek, Donostiako Orfeoiarekin batera, kontzertu solidarioa antolatu du Baltistan Fundaziorako. Kontzertua maiatzaren 18an izan zen, Donostiako San Vicente elizan. Ekitaldia doakoa izan zen eta lekua gordeta egon zen dohaintza egin nahi zutenentzat. Jasotakoa Orfeoiak laguntzen duen erakundearentzat izan zen: Baltistan Fundazioa. Ekitaldia antolatzeko ezinbestekoa izan zen ikasle hauen kudeaketa: Deustuko Unibertsitateko Komunikazio graduko Nerea Oyarzabal Aizpurua, Ane Olaizola Tadeo, Marta Hernández Gamero, Telmo Charro Lasagabaster, Estefania Juárez De Pablo eta María José Correa Franco. Ahalegin eta ilusio handia jarri zuten, funtsak lortzeko eta Baltistan Fundazioa ezagutarazteko.

Programa 20:30ean hasi zen eta konpositore hauen erlijio musikan oinarriturik egon zen: Haendel, Bach, Rossini, Jenkins, Busto, Madina, Mozart, Mendelssohn, Casals, Fauré, Brahms eta Lloyd Weber. Zuzendaria Sainz Alfaro izan zen eta Gerardo Rifón organistaren laguntza izan zuen. Karl Jenkins- Ave Verum-ean bakarlari modura; orfeoilariak Julia Blasco (sopranoa) eta Aroa Guerendiain (kontraltoa) izan ziren, eta Weber-en Lloy-n Pie Jesun, berriro Julia Blasco eta Ane Urrutikoetxea (sopranoa). Guztira, ordu beteko iraupena.

Baltistan Fundazioa nazioarteko garapenerako GKEa da, giza garapenaren alde egiten du lan, Baltistán-go (Pakistango iparraldeko goi mendiko herrialde bakartua) Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integral eta endogenoa lortu nahi du. Baltistán (Karakorum mendikatean dago) leku liluragarria da eta bertan daude munduko 6.000 metrotik gorako mendi gehien, eta lau zortzimiletakoak ere bai: K2, Broad Peak, Gasherbrum I eta Gasherbrum II. Fundazioaren helburua da eskualdeko biztanleei beharrezko gaitasunak eta azpiegiturak eskaintzea, emakume eta gizonentzat berdintasunezkoa izango den garapen ekonomikoko eredu propioa eta iraunkorra sustatu eta kudeatu dezaten han bertan.