Ivan Benko eta Aritz Alcubilla Zuzenbidea + Komunikazioko gradu bikoitzeko ikasleek irratsaio berri bat estreinatu dute Deustu Irratian, "Vaya lío" izenekoa. Saioak asteko berri bitxiak biltzen ditu umore tonuan, Ivan Benkoren editoriala Covidari aurre egiteko txertoen analisiarekin, Xabier Riezu Donostiako campuseko errektoreordeari Larramendi eraikin berriaren inguruan egindako elkarrizketa, Paula Diazen eskutik Aste Santuko 6 plan Donostian egiteko, Irazu eta Lazékoz bertsolarien 2013ko emanaldia "efemerideak" atalean, eta "A palabras inecias... vaya lío" atala, pertsonaia publikoek azkenekoetan utzi dituzten esaldi absurdoenak jasotzen dituena.
Programa osoa esteka honetan entzun daiteke:
Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko graduak, Ikus entzunezko eta Multimedia Komunikaziorako Teknologiak titulu propio modura edo Zuzenbidea gradu bikoitz gisa ere ikas daiteke, eta hainbat ingurutara egokitzeko eta hainbat euskarritan komunikatzeko gaitasuna duten komunikazio profesionalak prestatu nahi ditu. Hori da Ivan Benko eta Aritz Alcubilla ikasleen kasua; izan ere, ikasgeletan ikasitakoa baliatu dute beren irratsaioa plazaratzeko, Deustu Irratian, Komunikazioko graduko ikasleek sortu eta Asier Leoz irakasleak zuzentzen duen irratian.