Deustuko Unibertsitateak Anaia Garate Dohatsuaren eztabaida akademikoko ligaren XX. edizioa egingo du urriaren 27tik 31ra. Gaur egungo gaien ezagutzan sakontzea eta ikasleen pentsamendu kritikoa sustatzea helburu duen hezkuntza ariketa da.
Bost eztabaida errondatan, batzuk aurrez aurre eta beste batzuk urrunetik, talde guztiek aldeztu ahal izango dituzte, txandaka, aldeko eta kontrako jarrerak honako galdera honen inguruan: pandemia testuinguru batean adierazpen askatasuna mugatu behar da COVID-19aren negazionismoa eragozteko?