Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko otsailak 13Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide ikasleek berriro parte hartuko dute Philip C. Jessup International Law Moot Court Competition Zuzenbideko ikasleen nazioarteko txapelketarako sailkapen nazionaleko txandan

Deustuko Unibertsitatea izan da Cuatrecasas abokatu bulegoak antolatutako Philip C. Jessup International Law Moot Court Competition Zuzenbideko ikasleen nazioarteko lehiaketa ospetsuan parte hartu duten hamar unibertsitateetako bat. Hamaikagarren urtea da jarraian Cuatrecasasek lehiaketa egiten duena, eta aurten, pandemiak eragindako mugikortasun murrizketak direla eta, salbuespen gisa, urrutiko lehiaketa izan da. Deustuko Unibertsitatea ordezkatzeko hautatutako ikasleak Irene Baceiredo, María Pérez, Ander Romay, Nicolás Lizasoain eta Claudel Simo izan ziren, David Fernández-Rojo Zuzenbide Fakultateko irakaslearen eta Linda K. Wood abokatu iparramerikarraren laguntzarekin.

Jessup lehiaketan hautatzeko txandak nazioarteko zuzenbideko kasu hipotetiko baten ingurukoak dira. Aurten, gai hauek izan dituzte hizpide: mundu mailako pandemia, estatuek epidemia agerraldiaren aurrean dituzten betebeharrak eta erantzunak, Gortearen jurisdikzioa, ustezko zientzialari batek etsiturik asilo politikoa eskatu izana, eta Estatuak aireontzi baten leherketagatik duen erantzukizuna. Ikasleek arazo bakoitzaren inguruan duten jarrera defendatu behar izan dute abokatuek, akademikoek eta epaileek osatutako epaimahaiaren aurrean, besteak beste, Felipe Gomez Isa Zuzenbide Fakultateko irakaslea.