Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko urriak 08Donostiako Campusa

Espetxe eredu berria eztabaidagai DeustoForum Gipuzkoak antolatutako beste hitzaldi ziklo batean

Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean hitzaldi ziklo berri baten lehenengo saioa izan zen urriaren 8an: “Gure mugetatik haratago: kartzela eta gizartea espetxe eredu berrian”. DeustoForum Gipuzkoak antolatu zuen ekitaldia eta espetxe eredu berriaren inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko balio izan zuen. Izan ere, interes orokorra sorrarazten duen gaia da, Euskadin dauden hiru espetxeen transferentzia euskal erakundeen esku utzi berritan, urriaren 1ean, hain zuzen.

Jardunaldiaren hasieran, DeustoForum Gipuzkoako buru Felix Arrietak ongietorriko hitzak esan eta bere poza adierazi zuen aurrez aurreko saioetara bueltatzeagatik, pandemian azken 18 hilabete eman ondoren. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek azpimarratu zuen DeustoForum Gipuzkoarenak bezalako ekitaldiek garrantzi handia dutela, funtsezkoak baitira gizarte mailan elkarrizketa sustatzeko, eta aurreratu zuen Euskadiko estrategia sozio-sanitarioa urriaren amaieran aurkeztuko dela. Osasun mentala eta askatasunaz gabetutako pertsonen gizarteratzea eta lan arlokoa izango dira bereziki nabarmentzekoak. Artolazabalek azpimarratu zuen espetxeetako eskumena kontu handiz tratatu beharrekoa da, eta bidezkoa, solidarioa eta inklusiboa izan behar du. Espero du aurreko espetxe eredua hobetzea eta aurreratu zuen adostasun politikoa izango dela beharrezko eta, horretan, elkarrizketa ezinbestekoa izango dela. Askatasunaz gabetutako pertsonen espedienteen ebazpena, azpiegituren plana, langileak espetxe esparruan txertatzeko baldintzak eta espetxeetako funtzionarioen baldintza ekonomikoak izango dira espetxeetako eskumenen transferentzia hobetuko duten elementuak. Artolazabalek aipatu zituen eredu berriaren hiru zutabeak: birgizarteratzea, justizia errestauratiboa eta erdiaskatasuna. Eta aurreratu zuen hitzarmenak sinatuko direla espetxeen esparruko hainbat erakunderekin, ezarritako helburuak lortzen laguntzeko. Hala azaldu zuen: “ez dugu beteko ez dugun itxaropenik sortu nahi; emango ditugun lehenengo urratsak erabakigarriak dira”.

Hitzaldian, sailburuak animatu egin zituen ikasleak (Loiola Centrumen elkartu zirenetatik, asko ikasleak ziren), zuzenbidearen esparrukoak, gizarte lanaren esparrukoak, gizarte hezkuntzaren eta psikologiaren esparrukoak prestatzen jarraitu dezaten, luzaro gabe esparru horietako profesional gehiago beharko baitira, eskumenaren transferentzia egin ondoren. Amaitzeko, Artolazabalek bat egin zuen Deustuko Unibertsitatearen lemarekin: “mundua aldatzen duten pertsonak”.

Jardunaldiaren barruan, solasaldi bat izan zen Martin Iriberri Martuteneko espetxeko kapilauaren eta Jaime Tapia Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken saileko aholkulariaren artean. Tapiak nabarmendu zuen espetxe eredu berriak hobetu egin nahi duela, besteak beste, askatasunaz gabetutako emakumeen errealitatea (desberdintasuna, genero ikuspegirik eza, etab.), emakume horien seme-alabena, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten pertsonena, 70 urtetik gorako pertsonena, lanerako prestakuntza gizarteratzeko eta laneratzeko, etab. “Horretarako, ezinbestekoa izango da gizarte esparruko erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean aritzea”.

Martin Iriberrik, bere aldetik, azpimarratu zuen eredu berri honetan “askatasunaz gabetutako pertsonen eta beren komunitatearen arteko harremanak sendotu behar direla”. Eta beste hau ere erantsi zuen: “aurreko espetxe ereduan, egoerarik kalteberenean zeuden pertsonak beren komunitatetik urrunen zeudenak ziren”. Iriberrik nabarmendu zuen behar-beharrezkoa dela erakundeen arteko elkarlana, desgaitasunaren garrantzia eta dependentzia espetxe esparruan, arreta handiagoa eskaini kartzeletako funtzionarioei (prestakuntza, gainbegiratzea...), baliabide gehiago bideratzea prebentziora (Osakidetzaren eredua jarri zuen adibide gisa): “zigor eredu batetik eredu errestauratibo batera pasatu behar dugu”.

Felix Arrietak beste espetxe baten beharraz egindako galderaren inguruan (Zubietakoa), bai Martin eta bai Jaime alde agertu ziren. Azkenaren ustez, Zubietak EAE guztirako balioko du: 232 kartzela-gela izango ditu, 400 giltzaperaturentzat, 6 modulutan sailkatuta, erizaindegian 14 ohe eta Gizarteratzeko Zentroa.

Zikloak urriaren 15ean izango du beste saio bat. Egun horretan “justizia errestauratiboaz” hitz egingo da euskaraz. Parte hartzaileak hauek izango dira: Iñaki Subijana, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea, eta Andikona Uriarte, Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Azken saioa urriaren 29an izango da eta “gizarteratze eredua” izango da gaia. Hizlarian hauek izango dira: Demelsa Benito, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, eta Miryam Iparragirre, Martuteneko gizarte langilea.

Hitzaldi osoa hemen

08/10/2021 - DeustoForum Gipuzkoa. (Re)pensando nuestras fronteras: la cárcel y la sociedad en el nuevo modelo penitenciario