Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko urriak 05Bilboko Campusa

Espainiako Bankuko gobernadorea Deustun, bankuak, errentagarritasuna eta monetaren normalizazioari buruzko hausnarketan

KPMG, Deustuko Unibertsitatea, Deusto Deusto Business Alumni eta El Correo erakundeek Bankuak, errentagarritasuna eta moneta normalizazioari buruzko jardunaldia izan zuten, finantza erakundeek Euskadin bereziki dituzten erronkarik nagusienen inguruan hausnartzeko foro bat. Topaketa horretan hartu zuen parte Espainiako Bankuko gobernadore Pablo Hernández de Cosek, hitzaldi honekin: “Los retos del sector bancario español”. Espainiako finantza erakundeei gogorarazi zien oraindik ez dituztela herrialdeak azken hamarkadan bizi izan duen krisi ekonomikoaren ondorioak gainditu, eta oraindik sektoreak duen errentagarritasun eskasa jarri zuen agerian. Bestalde, animatu egin zituen bankuak kontsumorako kredituen “arriskuekin kontuz” ibil zitezen.


Saio horretan hartu zuen parte Alberto Alberdik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuordeak. Berbaldian, berretsi egin zuen Jaurlaritzak gastu publikoa kontrolatzearekin duen konpromisoa, aurtengo urtea defizitik gabe amaitzen ahalegintzeko. Horrez gain, adierazi zuen igartzen hasita dagoela Euskal Administrazioak soldatak igotzeko egin zuen eskaeraren erantzuna, eta arrakastatsua izan dela aipatu zuen. KPMGko Espainiako presidenteak, Hilario Albarracínek, bere aldetik, azpimarratu zuen finantza erakundeak buru-belarri sartuta daudela iraultza digitalaren erronkan, eta horrek emaitzen kontura begira planteatzen dituela arazo errealak.


Jardunaldi berean, elkarrizketa bat ere egon zen, Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentearekin. Espainiako KPMGko finantza sektoreko bazkide Pedro González Millánek elkarrizketatu zuen. Villalabeitia oso kritiko agertu zen sektorearen ikuskaritzako organismoen artean dagoen deskoordinazioa dela eta. Aitortu zuen azken urteetan ezarritako araudi berriak eta diziplina eskakizunean zorrotzago jokatu izanak “hobe egin gaituela”, baina onartu zuen ikuskaritzak heriotzara daramatzala. Banku erakundeek jarri behar dituzten baliabide ekonomiko, humano eta teknikoen aipua zegoen agerian, organismoek dituzten informazio eskakizunei erantzuteko.


Francisco Uríak, KPMGko finantza sektoreko bazkide arduradunak, jardunaldiaren ondorioetan adierazi zuen utzi egin behar zaiela bankuei saneatze lanekin amaitzen, sektorea ez baitago beste zerga batzuen eskaerari aurre egiteko gertu. Gainera, gogorarazi zuen bankuek “zalantzazko aktibo” maila altuak dituztela oraindik ere, eta horrek arazoak sortzen dituela emaitzen kontuetan ez ezik, kredituak emateko orduan eta ekonomia oro har pizteko.


Jardunaldiari amaiera emateko, Mikel Larreinak, Deusto Business Schooleko dekanordeak, hitz egin zuen.