Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko ekainak 11Bilboko Campusa

WHY proiektua Zientzia Azoka 2021ean

Beste behin ere, Zientzia Azoka 2021ean izan da Deustu, ekainaren 5ean, Bilbon. Erakusketa horrek komunikazioa eta hedapen zientifikoa sustatzen du bigarren hezkuntzako ikasleen artean, eta publiko guztiari irekita dago. Elhuyar Fundazioak antolatutako ekimen horretan, 12 eta 18 urte bitarteko ikasleek eta euskal unibertsitateetako ikerlari profesionalek, horien artean Deustuko Unibertsitatea, ikasturtean zehar egindako proiektu zientifikoak azaldu zituzten. Egoera dela eta, urtean zehar aurkeztutako 110 proiektuetatik 20 talde finalistek bakarrik parte hartu zuten Bilboko azokan, baina aurten aurkeztutako proiektu guztiak webgune honetan daude eskuragarri.

Oraingo honetan, WHY proiektua aukeratu zuten Deustuk azokan egiten duen ikerketa ordezkatzeko. WHY 3 urteko proiektua da, Europar Batasunak finantzatua, eta helburu du bizitegi-energiaren kontsumoa portaeraren arabera moldatzea. Dagoeneko, dozenaka mila etxetako karga-profilak (denbora eta elektrizitate-kontsumoa) prozesatu, aztertu eta multzokatu dira, eta, orain, datuak osatzeko informazio gehigarria biltzen ari dira.

Azokan, Deustuk Telegram bot bat aurkeztu zuen, informazio gehigarri hori lortzeko garatu berri dena. Zenbait etxetresna elektrikoren ondoan dauden QR kode batzuen argazkiak hartzean, Bot horrek, Ingeniaritza Fakultateko Carlos Quesada ikertzailearen azalpenaren arabera, inkestak egiten dizkie denbora errealean interesa duten erabiltzaileei. "Erantzunak erabiliko ditugu pertsonen energia-kontsumoaren ohiturak ezagutzeko. Informazio horren truke, erabiltzaileek aldizkako txostenak eta aholkuak jasoko dituzte eguneroko energia kontsumoa murrizteko", azaldu du.


Azokari buruzko informazio gehiago.