Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2017ko urriak 05Enrique Zuazua

Enrique Zuazua matematikaria, DeustoTech-en, ‘Zientzia abian’ jardunaldietan

Enrique Zuazua, Deustotech-eko Matematika Konputazionaleko Katedrakoak ‘Zientzia abian’ jardunaldien XVIII. edizioan parte hartuko du. Jardunaldiak Ermuan (inaugurazioa) eta Eibarren (amaiera) izango da urriaren 6an eta 8an. Nazioarteko programa bat da, zientzia gizartean zabaltzea sustatzea, arlo zientifikoko irakaskuntza berritzea eta zientzia eta teknika popularizatzea gure gizarteko maila guztietan helburu duena.


Programak zientzia arloko zabalkunde eta prestakuntzarako plataforma bat eskaintzen du, espainiera eta portugesa hitz egiten den herrialdeetara zuzenduta. Hedabide eta zentroetako profesionalentzat, hezkuntza maila guztietako irakasleentzat (unibertsitatekoak barne), eta adin guztietako ikasle eta gazteentzat zabalik dagoen lehiaketa bat da.


Aurten, ekimenak hainbat erakunde publiko eta pribaturen babesa du: CSIC, Lilly Fundazioa edo Kimika eta Astrofisikako espainiar elkarteena, besteak beste. Tokiko laguntzaileen artean, EHU, Tekniker eta Tenneco edo Alfa taldea bezalako enpresa pribatuak daude, beste batzuen artean.


Inaugurazio eta amaiera ekitaldietan, Ermua eta Eibarreko alkateek hartuko dute parte, Carlos Totorikak eta Miguel de los Toyosek; baita ‘Zientzia abian’ ekimeneko zuzendari Rosa Mª Rosek. Azken horrek emango dizkie dominak eta diplomak zientziaren zabalkundea bultzatzen duten partaideei. Amaiera ekitaldia Eibarren izango da, esan bezala, eta bertan izango dira José Ramón Urquijo Goitia, CSICen ordezkaria; eta Enrique Zuazua, eibartar matematikaria.


Azken urte honetan, ikastetxeek eta beste eragile batzuek programa batzuk egin dituzte, gai zientifiko edo teknologikoko ikerketak sustatzeko, matrikulazioa eskasa baita gai horietan.