Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko maiatzak 08Bilboko Campusa

Hirien etorkizuna, adimendun hiria herritarren zerbitzura, eztabaida Deustun

Gaur egun, hiri inguruetan bizi eta lan egiten dugu batez ere, toki horietan izaten baita ekonomia, aisia eta berrikuntza arloko jarduerarik gehien. Hirien etorkizuna hobetzeko lan egitea esparru profesionalera zabaldu den erronka da. Mundua arin baino arinago aldatzen ari den honetan, gizarte erronka berriei egin behar diegu aurre, ekonomia eta ingurumen arloko erronkei, eta ekin ere berehala ekin behar zaie.


Liburutegiko Ellacuría aretoan gai honetaz eztabaidatu zen, maiatzaren 8an: “Hirien etorkizuna. Adimendun hiria herritarren zerbitzura”. Bertan eztabaidatu zen teknologiak zein paper joka dezakeen eta jokatu behar duen hirien giza ikuspegia babesteko. Horretaz mintzatu ziren Roberto San Salvador, Deusto Cities Lab Katedrako zuzendaria, eta Alberto Bernal, Smart Cities Globaleko zuzendaria Indra Minsait-en.


Hirien etorkizunari buruzko argibide gehiago izateko, https://www.fundacionbankinter.org/ webetik Ciudades Disruptivas argitalpena jaitsi daiteke. Bertan, Future Trends Forum-eko adituek hirien garapenean kontuan izan beharreko 10 gakoak azaltzen dituzte.

 

 

 

08/05/2019 - El futuro de las ciudades, la ciudad inteligente al servicio del ciudadano, a debate en Deusto