Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2022ko urtarrilak 11Bilboko Campusa

Unai Ibarra ikasleak Gipuzkoako ikasketa espediente onenaren saria jaso du Zuzenbidea eta Lan Harremanetako gradu bikoitzeko ikasketengatik

Unai Ibarra Gallardok, Zuzenbidea + Lan Harremanetako gradudunak eta gaur egun Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterreko ikasle denak, Gipuzkoako ikasleen espediente onenaren saria jaso du. Gipuzkoako Lan Harremanetako Gradudunen Elkargo Ofizialak ematen du saria, egindako ahalegina eta lana eskertzeko.

Gipuzkoan erroldatuta dagoen eta 2020/2021 ikasturtean Zuzenbidea eta Lan Harremanak gradu bikoitzeko ikasketak amaitu dituen ikasleari ematen zaio sari hau. Sari hori abenduaren 22an banatu zen Donostiako Justizia Jauregian.

Argazkian, Iñigo de la Peña Gipuzkoako Graduatu Sozialen Elkargoko presidenteak saria ematen dio Unai Ibarra Gallardori.