Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko urriak 17Donostiako Campusa

Ekintzailetzari, Iraunkortasunari eta Ekonomia Zirkularrari buruzko jardunaldia

Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako Unitateak, Bioekintek Integrated Solutionsekin batera, ekintzailetzari, iraunkortasunari eta ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldi bat antolatu du, datorren urriaren 17rako. Bertan honakoek hartuko dute parte: Enrique Ramos (Donostiako Udaleko Ingumen eta Klima Aldaketako zinegotzia), José Ignacio Asensio (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatua), Jesús Losada (Ihobe-Eusko Jaurlaritzako zuzendaria), Beatriz Juez (Bioekintek Integrated Solutionseko zuzendari exekutiboa) eta Iban Maté (GR283ko zuzendari nagusia eta BCCko irakaslea).

“Ekintzailetzari buruzko Deustuko Solasaldiak" ekimenaren barruan, Deustuko Unibertsitateak, Deustokabiko (Bilbon) eta Innoguneko (Donostian) inkubagailuetan abian diren proiektuekin, bi campusetako berrikuntza eta ekintzailetza zentroekin eta ekintzailetzako ekosistemako gainerako eragileekin batera, solasaldi, elkarrizketa eta lantegiak antolatzen ditu, ekintzailetzaren inguruan hitz egiteko, iraunkortasunari lotuta. Hala, solasaldietan kezkak, proiektuak eta erronka berriak azaleratzen dira. Iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra erakunde eta enpresek aprobetxatu behar dituzten aukerak dira, beren proiektu/prozesuari lotzeko.

Jardunaldiaren egitaraua (Areto Digitala):

09:30ean: Parte hartzaileen akreditazioa eta izen ematea.

09:45ean: Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena. - Garbiñe Henry, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendaria.

10:00etan: Mahai ingurua: Moderatzailea: Beatriz Juez – Bioekintek Integrated Solutions SLko zuzendari exekutiboa - Advanced Lidership Foundation erakundeko liderra.

Administrazio publikoak nola bultzatu dezake ekintzailetza berdean, klima aldaketa kontuan hartuta?

-Enrique Ramos – Donostiako Udaleko Ingurumen eta Klima Aldaketako zinegotzia
-Jose Ignacio Asensio – Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatua
-Jesús Losada – Ihobe-Eusko Jaurlaritzako zuzendaria

10:30ean: Hitzaldi nagusia: Klima aldaketaren kontrako ekintzailetza aukerak nekazaritzan – Olatz Unamunzaga Galarza – Biologian doktorea eta Neikerreko ikertzailea.

11:00etan: Kaferako etenaldia

11:30ean: Ekintzailetza iraunkorreko esperientziak:

-Eneko Zubia – Imateko zuzendari exekutiboa
-Alfredo Bezos – Erakunde garapen eta kulturako aholkularia
-Yeneko Lozano – Ekintzailea. Circular Hub Donostiko koordinatzailea
-Beatriz Juez – Bioekintekeko zuzendari exekutiboa

12:30ean: Ekonomia Zirkularreko Ekintzailetza Lantegia, Idiazabal jatorri deiturako gaztekin - Iban Maté - GR283ko zuzendari exekutiboa. BCCko irakaslea.

13:15ean: Ekintzailetza eta Ekonomia Zirkularra jardunaldiaren ondorioak