Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko urriak 20Donostiako Campusa

Donostiako campuseko errektoreorde, Unibertsitate Estrategiako errektoreordearen eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoaren kargu hartzeko ekitaldia

Xabier Riezu Arregui Donostiako campuseko errektoreordearen, Eduardo Javier Ruiz Vieytez Unibertsitate Estrategiako errektoreordearen eta Francisco Javier Arellano Yanguas Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoaren kargua hartzeko ekitaldia urriaren 20an izan da, Donostiako campuseko Gradu aretoan.

Kargu berriak

Xabier Riezu (Donostia, 1976) doktorea da Nazioarteko eta Kultura Arteko Ikasketetan; Gizarte Globaleko Migrazioak, Gatazkak eta Gizarte Kohesioko masterra; eta bi lizentziatura ditu: bata Soziologia eta Politika Zientzietan, eta bestea Filosofian.
Deustuko Unibertsitatean 2011ko irailean hasi zen lanean, eta, ordutik, etika eta humanitateei buruzko irakasgaiak eman ditu Unibertsitateko hainbat fakultatetan. Ikerlari gisa, Etika Aplikatuko Zentroko kide da eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuarekin lankidetzan aritu da. Bere ibilbide laburrean, etika publikoari, komunikazioari, migrazioei eta erlijioaren soziologiari buruzko proiektuak argitaratu ditu eta ekarpenak egin ditu arlo horietan.

Urte hauetan zehar, unibertsitateko lana eta Jesusen Lagundiaren (lehenengo Loiolako probintzia zaharrean eta, ondoren, Espainiako probintzian) komunikazio aholkulari gisa hainbat funtzio bateratu ditu. Deustuko Unibertsitatera iritsi aurretik, Herri Irratia-Loyola MEDIA irrati katean egin zuen lan, eta enpresa horretako zuzendari nagusia izan zen, hainbat postu bete ondoren. Hedabideekin elkarlanean aritu da analista gisa, batez ere EITBko euskarazko hedabideetan

Eduardo J. Ruiz Vieytez. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa da, eta 16 urtez Giza Eskubideen Institutuko zuzendari izan da. Aurretik, Arartekoaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Herriaren Defendatzailea) aholkulari juridikoa izan zen eta etorkin atzerritarrei laguntzeko GKE bateko presidentea izan zen (1993-2000). Etorkinen Integrazio Sozialerako Estatuko Foroko kidea izan da, baita Espainiako Erlijio Aniztasunaren Behatokiko Batzorde Zientifikokoa eta Ceimigra (Valentzia), Gernika Gogoratuz (Gernika-Lumo) eta Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuko (Oñati) patronatuetako kidea ere bai. Gaur egun Etxepare Euskal Institutuaren patronatuko kidea da.

Arlo akademikoan, ikerketa eta irakaskuntza egonaldiak egin ditu hainbat herrialdetan, batez ere Kanadan, Italian eta Suitzan. Aditu independente gisa parte hartu du Europako Kontseiluak eta OSCEk Europako ekialdeko herrialdeetan (Moldavia, Serbia, Bosnia-Herzegovina, Ukraina, Turkia eta Armenia) dituzten gutxiengoen eskubideekin lotutako zenbait misiotan. Bere argitalpenetan Europako gutxiengo nazionalak, Estatu pluralak, immigrazioa eta kultura, hizkuntza eta erlijio-aniztasuna lantzen ditu.

Javier Arellano Garapen Ikasketetan doktorea da, Gobernantza eta Garapeneko masterra, Nazioarteko Ekonomian eta Lankidetzan aditu aurreratua, Erlijio Zientzietan eta Teologian lizentziatua eta nekazaritza ingeniaria.

2011n sartu zen Deustuko Unibertsitatean. Etika Aplikatuko Zentroko (CEA) zuzendaria da, 2013tik; Errealitate Sozialari Aplikatutako Etika (EARS) ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia, 2014tik; eta, 2020ko otsailetik, "Giza Eskubideak, Etika eta Kultura" Saileko zuzendaria. Unibertsitatearen Gizarte Erantzukizuna proiektuko (2015-2020) "Justizia Sozialerako Elkartasun eta Lankidetza" Planaren koordinatzailea da Gobernu Kontseiluko kidea ere bai.

Aurretik, Ikerketa eta Sustapen Ekonomikorako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zerbitzuaren Fundazioan (SAIPE) lan egin zuen, Amazonaseko Misión del Alto Marañón-en, Perun (1991-1993). Alboan Fundazioko zuzendaria (1996-2006) izan zen, Loiolako Probintziako Gizarte Sektoreko ordezkaria (1998-2006) eta Jesusen Lagundiko Hegoaldeko Europarako Gizarte Sektoreko koordinatzailea (2004-2006).

Bere meritu akademikoen artean dago Gizarte Eragineko Ikerketaren UD-Banco de Santander Saria (2016). Visiting Research Fellow izan zen Institute of Development Studies-en (University of Sussex) eta Iberoamerican Journal of Development Studies-eko Argitalpen Kontseiluko kide da.

Ikerketa akademikoa honako gai hauei buruzkoa du: garapenaren ekonomia politikoa, gizarte gatazkak, estatuaren eta herritarren arteko harremanak, gizarte mugimenduak, kontu-ematea eta gobernu irekia. Latinoamerikako erauzketa industrien testuinguruan tokiko garapen eta gobernantzari buruzko ikerketa egin du, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren mobilizazioen inguruko dinamika sozial eta politikoei buruzkoa ere. Bere ikerketa lanari lotuta, aholkulari gisa lan egin du hainbat erakundetan, besteak beste Revenue Watch Institute (RWI), United Nations Research Institute for Social Development (UNRISD), Transparency Inititative (ti), Swiss Agency for Development and Cooperation (SDC), Practical Action, and Open Government.