Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko urtarrilak 24Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateko Kultura eta Elkartasuna elkartea adinez nagusi da.

Deustuko Unibertsitateko Kultura eta Elkartasuna elkartea adinez nagusi da. Berrehun bazkidek osatzen dute kolektibo hori, eta helburu dute Kultura eta Elkartasunean Unibertsitate Programan matrikulatutako eta graduatutako ikasle ohien arteko harremanari eustea. Horretarako bidaia kulturalak, hitzaldiak, kontzertuak eta ekimen solidarioak antolatzen dituzte.

2020. urteko jarduerak urtarrilaren 24an hasi ziren, beste hitzaldi batekin. Oraingoan, Fermin Barcelok, Arartekoaren Haurtzarorako Bulegoko zuzendari ohiak eta Arartekoak Euskal Autonomia Erkidegoko MENEn egoerari buruz egindako txostenaren egileak, "EAEn bakarrik dauden adingabe atzerritarren egoera" gaia izango du mintzagai. 

Otsailaren 28an, "el Quijote, análisis desde el judaísmo de Cervantes" hitzaldia eskainiko du Julio Gonzalez Alonso Psikologian lizentziadunak, hezitzaileak, idazleak eta poetak, hainbat libururen egileak eta Trecidiciembre sariaren irabazleak.

Elkartearen ekitaldiak DeustoBideko ikasle guztientzat dira. Belaunaldien arteko ikasleak dira, eta euren arteko kide da Gloria Diez, eta 92 urterekin ikastaroak egiten eta jardueretan aktiboki parte hartzen jarraitzen du.