Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko urriak 10Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitatea barruan hartzen duen PROEM sareak jaso du dinamizazioko sari bakarra, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak osasun mentala sustatzeko dinamizazioan laguntzeko ematen duen 2017ko “Redes de Excelencia” saria

Gazteen artean osasun mental emozionala sustatzeko ikerketa sareak (PROEMA, gaztelaniazko sigletan) ebaluazio psikologikoa eta osasun mentala sustatzeko ikerketako diziplina arteko sarearen (PROEM) babespekoak, eta Jaengo Unibertsitateak lideratuak, osasun mentala sustatzeko eman den 2017ko Bikaintasun Sareen barruan emandako dinamizazioko ekimeneko laguntza bakarra da, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak emana. Deustuko Unibertsitatea sareko kidea da eta bertan hartzen dute parte Esther Calvetek, Izaskun Oruek eta Liria Fernándezek, Deusto Stress Research taldeko ikertzaileek.


Laguntza hori Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Bikaintasuna Sustatzeko Estatuko Programaren barrukoa da, zehazki, 2013-2016 Jakintza Sustatzeko Estatu mailako Azpiprogramaren barrukoa. Helburuak hauek dira: ikertaldeen artean sareak sortzea eta garatzea, ikerketa emaitzak hobetzeko; sareen arteko koordinazio orokorra sustatzea eta estatu eta nazioarte mailako I + G + b ekimen estrategikoen kudeaketan laguntzea.


Bigarrenez lortu du PROEM sareak halako laguntza, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak egindako 2015eko deialdian jasotakoaren ondoren. Gainera, Jaengo Unibertsitateari 2017ko deialdian eman zaion bakarra da eta psikologiaren esparruko ikerketa helburu zuen bietako bat. Bi bikaintasun sareak dira Jaengo Unibertsitateari koordinatzaile gisa emandakoak.


Aurtengo honek balioko du PROEM sareak egiten duen lanari jarraipena emateko. Azken bi urteetan, UJAko EI_CTS3 ikertaldearen lidergopean dihardu PROEMek eta bertan biltzen ditu hainbat unibertsitatetako ikertzaileak: Madrilgo Complutensekoak, Euskal Herriko Unibertsitatekoak, Kordobako Unibertsitatekoak, Miguel Hernández Unibertsitatekoak, Rovira i Virgili Unibertsitatekoak eta Deustuko Unibertsitatekoak. Era berean, beste erakunde unibertsitario batzuetako ikertaldeekin, osasun komunitarioko profesionalekin, legegileekin, orientatzaile taldeekin, gutxiengoekin eta erabiltzaileekin lankidetza mantentzeko modua emango du.


Lortutako finantzazioa 2020ko erdi aldera arte luzatuko da eta hainbat gastu ordaintzeko balioko du: langileenak, antolaketa gastuak eta sareko jarduera zientifiko eta teknikoetara joatekoak, baita www.redproem.es webgunean jasotzen diren jarduera antolatuak garatzeko eta burutzeko ere.


PROEM sareko arduradun nagusi Luis Joaquín Garcíaren esanetan, “sariak babestu egiten du sareko lantalde osoak egin duen lana gazteen ebaluazio psikologikoa hobetzeko txostena egiten eta egungo egoeraren, beharrizanen eta gomendioen ibilbide orria prestatzen eta zabaltzen”.