Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko maiatzak 15Bilboko Campusa

Deustuko Turismoko ikasleek Myanmarreko Hotel eta Turismo Ministerioari aurkeztu dizkiote helmuga turistikoei buruzko azken lanak

Espainian COVID-19 gaixotasuna dela eta alarma egoera betean gaudela, Deustuko Unibertsitateko Turismoko Graduko hirugarren mailako ikasleek Myanmarreko Errepublikako Hotel eta Turismo Ministerioko zuzendari nagusi Daw Khin Than Win andreari eta haren taldeari helmuga turistikoei buruzko azken lanak aurkeztu dizkiote.


Ekimena Nagore Espinosak ingelesez eskaintzen duen Turismo sistemaren kudeaketa adimenduna irakasgaiaren barruan egin da. Irakasgaiaren helburua da helmugen kudeaketari, lehiakortasun turistikoari eta tokiko garapen jasangarriaren neurketari buruzko ezagutzak jasotzea. Irakasgaiak pentsamendu kritikoa garatzea ere jasotzen du eta, horretarako, kasu zehatz eta errealetan aplikatu behar dituzte ezagutzak ikasleek. Aurtengo edizioan, Myanmar izan da aztertzeko aukeratu den helmuga.


Horregatik bada, eta ikasleek bigarren seihileko honetan bizi duten konfinamendu egoera bereziki gogoan harturik, Espinosa irakasleari iruditu zitzaion ideia ona izan zitekeela, ikasleak animatzeko, ikerketak Myanmarreko Ministerioko taldeari aurkeztea. Ondo egiteko presioak ematen duen urduritasunak eta beste kultura bat ezagutzeagatiko interesak eraginda, horrek esan nahi duen aukera ahaztu gabe, ikasle talde bakoitzak bideo bat grabatu zuen eta maiatzaren 15ean, Ministerioko zuzendari nagusiari eta bere taldeko zuzendari exekutibo eta Ministerioko ikerketa eta azterketa taldeari aurkeztu zizkieten lanak.


Daw Khin Than Win zuzendari nagusiak Myanmar aztergai erabili izanagatik eta emandako denboragatik eskerrak eman zizkien eta oso pozik agertu zen Myanmarren sekula egon gabeko europar ikasleak herria hain ondo ezagutzera iritsi direlako, kudeaketarako xehetasun eta ideia ugari eman dietelako, eta proposatzen dituzten jasangarritasun eta lehiakortasun neurriak baliozkoak zaizkielako. Lan horrek inspirazioa emango diela adierazi die, Myanmar une honetan egiten ari den plan estrategikoaren inguruan hausnartzeko eta neurriak hartzeko.