Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko otsailak 14Bilboko Campusa

Deustuk unibertsitateko 22 titulazio elebidunen eta hirueledunen eskaintza zabala aurkeztu du

Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibertek eta Nazioarteko Harremanetako errektoreorde Alex Rayónek Unibertsitateko titulazio elebidunen eta hirueledunen eskaintza aurkeztu dute. José María Guibert errektorearen hitzetan, “Deustuk eleaniztasunaren alde duen konpromisoa islatzen du proposamenak eta aurrepausoa da nazioarteratzeko estrategiaren barruan, Deusto 2022 Plan Estrategiko berriaren zutabe baitira biak”.

Berrikuntza honetan datza: ikasleek beren hizkuntza ibilbide elebiduna edo hirueleduna diseinatu ahal izango dute, eta ikasketen bukaeran ziurtatu egingo da maila. Horretarako, kredituen % 40 euskaraz edo ingelesez egin izanaz gain, C1 maila egiaztatu beharko dute ikasketak amaitzen dituzten momentuan. Graduaren arabera, ikasleak lau modalitateren artean aukeratzeko modua izango du:

-Elebiduna ingelesarekin: ECTS kredituen % 40 baino gehiago ingelesez eginda
-Elebiduna euskararekin: ECTS kredituen % 40 baino gehiago euskaraz eginda
-Hirueleduna, ingelesa/euskara: ECTS kredituen % 40 baino gehiago ingelesez eginda eta % 25, euskaraz eginda.
-Hirueleduna, euskara/ingelesa: ECTS kredituen % 40 baino gehiago euskaraz eginda eta % 25, ingelesez eginda.

Hori guztia Deustuko Unibertsitateak eskaintzen dituen 22 gradutan egin ahal izango da (ikusi koadroa). Gainera, Deustuk kredituen % 80 baino gehiago eskaintzen ditu euskaraz Psikologia, Lehen Hezkuntza, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia eta Zuzenbideko graduetan, eta kredituen % 80 baino gehiago ingelesez, Nazioarteko Harremanetako graduan.

Errektoreak azpimarratu du hizkuntza gaitasuna “XXI. mendeko gradudunen funtsezko gaitasuna” dela. “Hizkuntza aniztasuna eta merkatuen, gizarteen eta, oro har, bizitzaren globalizazioa dira gure garaiko bereizgarriak, eta etorkizunean oraindik gehiago izango dira. Eskaintza elebidun eta hirueledun horrekin Deustuk beste aurrerapauso bat eman du gradudunen trebakuntzan, titulazioen nazioarteko ikuspegian eta unibertsitate euskaldun eta globala lortzeko bidean".


 

 

 

14/02/2019 - Deusto presenta una amplia oferta de 22 titulaciones universitarias bilingües y trilingües