Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko martxoak 11Bilboko Campusa

Deustuk Medikuntzako graduari buruzko jardunaldi monografikoa maiatzera arte atzeratzea erabaki du CVID-19 dela eta

Deustuko Unibertsitateak Medikuntzako graduari buruzko jardunaldi monografikoa maiatzera arte atzeratzea erabaki du, martxoaren 13an egitekoa bazen ere. Erabaki horrek orientabide ofizialei jarraitzen die COVID-19k sortutako egoeraren aurrean, eta 1.000 pertsona baino gehiagoren osasuna lehenesten du, hautagaien eta senideen artean, datorren ostiralerako Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan (Bilboko campusean) planifikatutako saioetarako izena emanda daudenena.


Data berria aurrerago iragarriko da, eta izena eman dutenei unean-unean jakinaraziko zaizkie Medikuntzako graduari buruzko informazio saioen inguruan sortzen diren berriak.
Deustuko Unibertsitatearen informazio guztia COVID-19ri buruz: www.deusto.es/covid-19