Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko ekainak 05Bilbo

Deustuk bikoiztu egin du hiru urtetan goi errendimenduko adierazle kopurua Europako Batzordeko U-Multirank ranking-ean

Deustuko Unibertsitateak U-Multirank unibertsitate ranking-ean duen kokapena indartu eta hobetu egin du. Ranking-a Europako Batzordeak prestatzen du eta emaitzak gaur goizean argitaratu dira. 2018ko edizio honetan, Deustuk gorengo mailako 10 adierazle ditu –very good–. 2017ko edizioan 9 izan zituzten; 7, 2016ko edizioan; eta 5, 2015ekoan.

10 adierazle dira very good kalifikazioa jaso dutenak Deustun:
-Ikasleen mugikortasuna
-Spin off-ak
-Gradudunek sortutako enpresak
-Akordioak – ikerketako hitzarmen estrategikoak
-Iturri pribatuetako diru-sarrerak (pertsonal akademikoak lortuak)
-Diru-sarrerak etengabeko prestakuntzan (guztizko diru-sarreren %koa)
-Eskualde garapena – Eskualdeko diru-sarrerak
-Graduazioa arauzko denboran (graduan)
-Ekoizpen artistikoa
-Argitalpen profesionalak

Jose Maria Guibert errektoreak adierazi du berria pozgarria dela. “Gaurko emaitza horiek eta azken asteetan argitaratu diren ranking-etako emaitzak oso onak izan dira. Conocimiento y Desarrollo Fundazioaren ranking-aren arabera laugarren espainiar unibertsitatea ginen bikaintasun akademikoan, eta Advance Higher Education eta Times Higher Education britainiar erakunde ospetsuek unibertsitateko irakaskuntzako mundu mailako 17 unibertsitaterik onenen artean kokatu zuten, Global Teaching Excellence Award 2018 sariaren finalisten artean. Hau ez da kasualitatearen emaitza, egun bateko larrosa –erantsi du errektoreak–. Urte askotako lan onaren eta ahaleginaren fruitu da, Deustuko Hezkuntza Ereduaren eta unibertsitateko elkarteak jarduera akademikoaren dimentsio guztietan (irakas-ikaskuntza, ikerketa eta transferentzia, nazioarteratzea, eskualde garapenarekiko konpromisoa eta Unibertsitateak Gizarte Erantzukizunez jokatzea) berrikuntza eta bikaintasunarekin duen konpromisoaren aitorpena. Berri pozgarria da gaur eta pizgarria etorkizunerako”, azaldu du errektoreak.