Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2016ko azaroak 26Bilboko Campusa

Deustuk bat egin du Fair Saturday 2016rekin, errefuxiatuen aldeko kanpainaren barruan, familia guztiarentzako dantza, antzerki, argazki eta arte jarduerekin

Deustuko Unibertsitateak bat egin zuen Fair Saturday 2016rekin, azaroaren 26an. Ekitaldiak artistek eta kultur erakundeek antolatu zituzten, GKE edo gizarte proiektu bat babesteko. Harrera kanpainaren alde aritu ziren Alboan, Ellacuría Fundazioa eta Deustuko Unibertsitatea, errefuxiatuen alde, familia guztiarentzako dantza, antzerki eta arte jarduerak antolatuta. Ekitaldi hauek izan ziren:


Haurrentzako Antzerki Musikaleko erakustaldi parte hartzailea Studio 9.
Studio 9 (Alex Angulo aktoreak eta Mayda Zabala dantzariak sortua: http://www.studio9.eus) akademiako profesional ezagunen laguntzarekin, etxeko txikienen eta haien familien arte hezkuntza era atsegin eta parte hartzailean bultzatzeko espazio bihurtu zen Unibertsitatea. Proposamen horrekin, haurrak antzerki musikalean sartu ahal izan ziren, ariketa adierazkor eta jolasgarrien bitartez, interpretazioa, kantua eta klakea bateratuz. Studio 9 akademiako ikasleek Unibertsitateko klaustrora ekarri zuten haien asteroko entsegua.


Argazki tailerra: Deustuko Unibertsitatea kameraren bidez, 5 euro/pertsona

Belén Ibarrolaren eskutik (Unibertsitateko argazkilaria, ibilbide profesional eta artistiko luzekoa), DUko tokirik enblematikoenak ezagutu ahal izan zituzten (Gradu aretoa, doktoregoko tesiak defenditzen diren tokia; edo Paraninfoa, ikasturte hasiera edo inbestidura ekitaldi ospetsuak izaten diren tokia). Espazio bakoitzaren magiaz baliatu zen artista, argazki on baten oinarrizko gako batzuk aurkezteko (argia, konposizioa, etab.). Aukera ona izan zen Deustuko Unibertsitatea barrutik ezagutzeko, argazkigintzari buruzko nozio interesgarriak ikasteko eta gure argazkiak egiteko.


Erromeria, Deustuko Unibertsitateko Euskal Dantzen tailerrarekin


Anartz Ormazak zuzentzen duen Deustuko Unibertsitateko Euskal Dantzen tailerrak erromeria antolatu zuen, gozatzeko eta ohiko euskal folkloreko dantzarik ezagunenetariko batzuk ikasteko aukera, kultura ugariko ikuspuntutik.


Birziklatze artistikoko tailerra umeentzat

Gauzen balioaz, berrerabili beharraz era sortzailean kontzientziatzeko tailerra izan zen, umeen irudimena sustatuz, sormen orijinalak egiteko. Tailerrean bertan eman zitzaien birziklatutako materiala. Sortzeko eta ondo pasatzeko toki ona eta, bide batez, ekitaldi solidario batean parte hartzekoa izan zen.


Dantza eta antzerkia


-Antzerkia: “A puerta cerrada”, Jean Paul Sartrerena: Trikiñuela antzerki taldeak Jean Paul Sartreren klasikoaren egokitzapen eszenikoa eskaini zuen.
Laburpena: Garcin, Estelle eta Inés hil egin dira eta infernuan daude, baina tokia ez da irudimenak normalean esaten digun bezalakoa. Ez dago deabrurik, ezta galdara goririk ere. Egongela bat, artatzeko prest dagoen zerbitzari bat eta ate itxi bat baino ez daude. Trikimailu bat ote da etorriko denaren aurreko ikararen larritasuna luzatzeko? Hor egotea merezi ote dute? Jean Paul Sartrek infernua gutariko bakoitzarentzat zer izan daitekeen hausnartzeko gonbita egiten digu. Bakarka edo lagunduta.

-Dantza: “Pasos entre Trazos”: Danco Dantza eta Koreografia estudioak “Pasos entre Trazos” lana eskaini zuen, gure bizitzak markatu dituzten arte lanek ezkutatzen dituzten historia askoren isla. Mugimenduaren bidez, artista handien pintzelen esentziak bizitza hartu zuten, koreografian berriro sortzeko. Van Gogh-en Ekiloreak, Magritteren Maitaleak, Picassoren Gernika… maisulanen interpretazioak, errefuxiatuen alde oihu egiteko.


Erakusketak Deustuko Unibertsitatean

- Erakusketa: Migratzaileak gara.
Ordutegia: Erakusketa azaroaren 21etik 30era egongo da Deustuko Unibertsitateko Paraninfoaren ondoko klaustroan.
Garapenerako eta justizia sozialerako proiektuak garatu eta elkartasun eta harrera kultura sortzen ari diren hainbat erakundek sustatzen dute (ALBOAN, Entreculturas, Jesulagunen Migratzaileentzako Zerbitzua – Mexiko / SJM – Mexiko, Espainiako Jesulagunen Migratzaileentzako Zerbitzua / SJM - Espainia eta Migrazioen Apezpikuen Batzordea / CEM).


Hainbat herrialdetako (Peru, Italia, Txile, Mexiko, Guatemala eta Espainia) 15 argazkilariren argazkien bitartez ezagutaraziko da zelan bizi diren pertsona horiek bidaia luze horretan, eta egoera zail horren parte egingo gara. Beren bidaiaren parte izateko gonbita da, migrazioa gutariko bakoitzaren bizitzan dugula eta izan dugula gogoratzekoa, eta edozein herrialdetatik irteteko askatasuna pertsona guztien oinarrizko eskubidea dela defenditzekoa. Ez dugu ahaztu behar DENOK GARELA MIGRATZAILEAK.


-Margolanen erakusketa:
Erakusketa azaroaren 21etik 30era egongo da DUn. Azaroaren 26an, Fair Saturday zela eta, artistak berak lagundu zien bisitariei, Entzungelaren ondoko klaustroan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era.
Planetaren birikak minbizia du (El pulmón del planeta tiene cáncer): Omar Rodríguez artistak “Amazorinoquia” saileko sei koadro handi ekarri zituen Bilbora, Kolonbiako Kongresutik pasatu ondoren, BilbaoArten erakusteko, 2014an. Harrezkero, lan ikusgarriak sortzen jarraitu du. Azken bi urteetako lanak izango dira Deustuko Unibertsitatean soil-soilik ikusgai jarriko dituenak.
Amazoniako landarediaren eta faunaren edertasuna erakusten duten lanak dira, errealismo “sinestezinekoak”, xehetasun handiz margotutako zuhaitz, guakamaio, piraña edo tukanak.

26/11/2016 - Fair Saturday 2016