Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko irailak 18Bilboko Campusa, Donostiako Campusa

Deustuk bat egin du Euskaraldiarekin – 11 egun euskaraz bizitzeko, euskararen erabilera gizartean aktibatzeko hiztunen artean

Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimena 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da Euskal Herriko herririk gehienetan, hiztunak aktibatzeko eta hizkuntzan gertatzen diren inertzia eta jarreretan era positiboan eragin eta euskararen gizarte erabilera bultzatzeko.

Deustuko Unibertsitatean asko dira euskaraz hitz egiteko gai direnak eta euskara ulertzen dutenak. Horrek esan nahi du askoz gehiago erabili ahal izango litzatekeela.Hori dela eta, Unibertsitateak bat egin du ekimenarekin eta euskara hitz egin eta ulertzen duten pertsonak ekimen horren bultzatzaile bihurtu nahi ditu.

Euskaraldiak euskararen hizkuntza erabilera oso era originalean sustatuko du. Parte hartzeko, komeni da aurretiaz dinamika eta egongo diren rolak ezagutzea: Ahobizi edo Belarriprest. Lehenengo rola dutenek konpromisoa hartzen dute euskaraz hitz egiteko ulertzen duten pertsonekin, nahiz eta azken horiek gaztelaniaz erantzun. Ezagutzen ez dituenengana jotzen duenean, lehen hitza behintzat euskaraz egingo du.Belarriprest izateko konpromisoa hartzen dutenen kasuan, “euskaraz egidazu, ulertzen dizut eta” esan nahi dute, nahiz eta gero gaztelaniaz edo euskaraz erantzun, edo hizkuntza batetik bestera pasatu, bere burua gai ikusten duen neurrian.

Irailaren 20ko Boluntariotza Azokan eman zen ezagutzera ekimena, eta informazio saioa ere egin zen Pezeretan egun berean. Donostiako campuseko informazio bilera astelehenean izan zen, irailaren 17an.

Argibide gehiago Euskaraldiaz esteka honetan.