Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko martxoak 12Bilboko Campusa

Deustuk banaketa egiteko motor elektrikoen errendimendua neurtzen duen sistema bat diseinatu du Correoserako

PostLowCit proiektuaren barruan, Deustuko Unibertsitatea Correosekin batera ari da lanean, banaketako motozikleta elektrikoen errendimendua eta motor konbentzionalena konparatzeko. Horretarako, bi motetako ibilgailuen abantailak era kuantitatiboan eta kualitatiboan ebaluatzeko informazioa denbora errealean neurtzeko sistema bat sortu du.

Ibilgailu elektrikoak hiri barruko paketeen banaketan sartzea da garraio enpresek gaur egun duten erronka nagusienetariko bat, gas kutsakorren emisioa murrizteak onurak baitakartza. Oraindik enpresa batzuek errezeloz begiratzen badiote ere aukera horri, Correos bezalako beste batzuk hasi dira haien ibilgailuen flotan % 100 elektrikoak diren ibilgailuak sartzen.

Gaur egun, Correoseko ibilgailu elektrikoen flota 300 ibilgailu elektrikok eta 125 banaketako furgonetak osatzen dute. Ibilgailu horiek egunero egiten dituzte banaketako bideak, konbustioko gainerako ibilgailuek bezala eta orain arte erakutsi dute, postarien ustez, errendimendu bikaina dutela haien eguneroko zereginetan.

Errendimendu horiek benetan ezagutzeko beharrezkoa da motozikletaren kontrol elektronikoko unitatearen bidez ibilgailuaren barne informazioa eskuratzea, unitate horrek ematen baititu baterien eta motorraren egoeraren datuak. Berrikusketa horiek eskatzen dute, bestalde, egunero egiten dituzten ibilbideak zehaztea eta korritutako ibilbideen eragina balioetsi ahal izatea motozikletaren portaeraren eboluzioan.

Ildo horretatik, Deustuko Unibertsitateak ibilgailuan txertatutako sistema bat diseinatu du, denbora errealean garrantzizko informazioa jasotzen duena: bateriaren karga, motorraren bateriaren gelaxken tenperatura, minutuko bira kopurua (RPM), azeleragailuaren irekiera, etab. Eta hodeiko plataformara bidaltzen du, motorraren kokapenarekin batera.

PostLowCit proiektuaren barruan sartzen da Espainiako hirietan pilotatze lana egitea, tipologia desberdinetako banaketa-ibilbideekin. Guztira 52 motozikleta monitorizatuko dira urtebetean. Helburua da konbustioko ibilgailu konbentzionalekin konparatzea eta 0 emisio dituzten ibilgailuen jarduna eta mantentzea ebaluatzea. Proiektuaren barruan sartzen da ibilbideen optimizazioko algoritmo dinamiko bat diseinatzea. Hartara premiazko mezularitza banatzen korritutako distantzia % 20 murriztea lortzea espero da.

Smart Moto Challenge


Deustuko Unibertsitateak urtero hartzen du parte Smart Moto Challenge lehiaketan. Bertan, unibertsitateko ikasle talde batek motozikleta elektriko bat diseinatu eta fabrikatu behar du urtero aldatzen den helburu batekin (pizzak garraiatzea, Dakar, etab.). Deusto Moto Team taldeko ikasle parte hartzaileek PostLowCit-en txertatutako sistema integratzen eta diseinatzen lagundu dute, aurreko edizioko lehiaketan parte hartu zuten motozikletentzat garatu zen metodologia erabiliz.


Proiektuaren datuak


Hasiera data: 2016-02-17
Amaiera data: 2019-05-31
Deialdia: Connecting Europe Facility: CEF TRANSPORT, Erref: 2015-ES-TM-0239-S
Web orria: www.postlowcit.eu
 

Logo del proyecto

Logo Comisión