Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko otsailak 14Bilboko Campusa, Donostiako Campusa

Deustuk ateak zabaltzeko bigarren larunbata izango du, 2020-21 ikasturterako gradu eta gradu bikoitzetako eskaintza ezagutzera emateko, berrikuntza guztiekin

Ordua: 10:00:14:00
Lekua: Arrupe eraikina, Donostiako campusean / Unibertsitateko klaustroak, Bilboko campusean


Deustuko Unibertsitatean, otsailaren 15ean izango da, Bilboko eta Donostiako campusetan, Ateak Zabaltzeko lehenengo Larunbata , etorkizuneko unibertsitateko ikasleei eta haien gurasoei, banan-banan, datorren ikasturteari begira izango den eskaintza akademikoaren eta zerbitzuen berri emateko.


Fakultateetako arduradunak etorkizuneko ikasleen esanetara egongo dira 2020-2021 ikasturteko graduko eta gradu bikoitzetako zalantza guztiak argitzeko, hainbat gairen inguruan: ikasketa planak, sarrerako prozesua, lanbideko praktikak, nazioarteko programa, lan irteerak, eskolatik kanpoko jarduerak, hizkuntzak, bekak, etab. Ohi denez, bisitaldi gidatuak ere antolatuko dira, campuseko instalazioak ezagutzeko.


Etorkizuneko unibertsitateko ikasleek ondo ezagutuko dituzte 50 gradu, gradu bikoitz, gradu eta ibilbide dual, aipamen eta titulu propioak Zuzenbidean, Enpresan, Ingeniaritzan, Hizkuntzetan eta Komunikazioan, Politikan eta Nazioarteko Harremanetan, Hezkuntzan, Osasun eta Gizarte arloan. Medikuntzako Graduari zehazki dagokionez, Deustuko Unibertsitateak berariazko bi informazio saio antolatu ditu: Donostiako campusean, martxoaren 3an, eta Bilboko campusean, martxoaren 13an. Sarrera eskaera egiteko epea otsailaren 19an amaituko da, Medikuntzaren kasuan izan ezik, azken horretan, apirilaren 30ean irekiko baita.


Gradu berriak


Azken urteotan, Unibertsitateak apustu sendoa egin du prestakuntza dualaren alde, zenbait titulaziotan agerian ikus daitekeenez. Datorren ikasturtean, Deustuk proposamen berriak zabalduko dizkio egungo eskaintzari: gradu dual bat eta bost ibilbide dual Ingeniaritzako gradu batzuetan eta Zuzenbideko + Lan Harremanetako gradu bikoitzean.


Alde horretatik, datorren ikasturterako berrikuntzen artean bi gradu daude enpresetan egin ahal izango direnak, ibilbide dualen bidez. Horien artean dago Turismoko Gradua, profesional eleanitzentzat diseinatuta eta joera teknologiko berrietara egokituta, etengabe hazten ari den sektorean. Eta Robotikako Ingeniaritzako Gradua, Deustuko Salestarrekin batera diseinatua, ekoizpeneko automatizazioko egungo erronkak aztertuko dituena robotika aplikaturik. Datozen urteetan igoera ikusgarria izango duela aurreikusten da asistentzian, etxeko zerbitzuan, lan arloan, etab.


Robotikarekin batera, adimen artifiziala, datuen zientzia edo 4.0 industria, besteak beste, teknologiaren joera berriak dira, pixkanaka sendotzen ari direnak eta gizartea eta enplegua aldatuko dituztenak hurrengo hamarkadetan. Arlo berrietan dagoen profesionalen eskaera gero eta handiagoari erantzuteko, Unibertsitateak gradu berriak jarriko ditu martxan 2020ko irailean: Informatikako Ingeniaritza + Bideo-jokoak, Errealitate Birtuala eta Areagotua eta Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala, eta Informatikako Ingeniaritza + Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala. Horiez gain, titulu propio berri bat diseinatu da Data Analytics arloan. Industria Teknologien Ingeniaritzako, Industria Antolaketako, Mekanikako eta Industria Elektronika eta Automatikako graduekin batera egin ahal izango da.


Berrikuntza gehiago: Deustuk jaso du Unibasq Kalitateko Euskal Agentziaren aldeko txostena Medikuntzako Gradurako. Bilboko campusean hasiko da eskaintzen datorren ikasturtean, 2020-2021ean. Hala bultzada emango dio Unibertsitateak Osasun Zientzien arlo berriari. 80 plaza izango ditu eta ikasketa plan berritzailea eskainiko du, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI) metodologiari jarraituz. Lehenengo mailatik izango ditu praktikak, EAEko 18 ospitale, klinika eta osasun zentrorekin sinatu dituen lankidetza hitzarmenei esker.


Jakintza arlo horren barruan, Unibertsitateak Fisioterapiako Gradua ere ezartzea aurreikusten du 2020-2021 ikasturtean Donostiako campusean. Proiektu horrek 120 plaza eskainiko ditu modalitate hauetan: Fisioterapia (gaztelaniazko taldea), Fisioterapia (euskarazko taldea) eta Fisioterapia eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak (euskarazko taldea).
 

 

 

 

15/02/2020 - Jornada de Puertas Abiertas en el campus de San Sebastián