Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko uztailak 08Bilbo

Arturo Sosa, Jesusen Lagundiaren Aita Jenerala, Jesuiten Goi Mailako Hezkuntza Erakundeen Munduko Batzarraren laugarren jardunaldiaren protagonista nagusia

Jesuiten Goi Mailako Hezkuntza Erakundeen Munduko Batzarraren laugarren jardunaldia uztailaren 11n izan zen, Loiolan. Protagonista nagusia Arturo Sosa, Jesusen Lagundiaren Aita Jenerala, izan zen. Ekitaldien artean, besteak beste, La universidad fuente de vida reconciliada hitzaldia eskaini zuen Aita Jeneralak, eta International Association of Jesuit Universities-IAJU berria sinatu zuten. Elkarteak unibertsitate sare guztiari izaera juridikoa, egitura eta egonkortasuna emango dio, eta bultzada berria izango da munduko unibertsitate guztientzat.

Aurkezpenean, Aita Jeneralak esan zuen adiskidetzea posible dela bizitza, bizitza betea, egonez gero. Horregatik “Jesusen Lagundiak gero eta konpromiso handiagoa du unibertsitateko eginkizunetan eta horrek zentzua hartzen du, hain zuzen, guztientzat eta gizaki bakoitzarentzat bizitza duina, betea egiten laguntzeko borondatean, orain eta etorkizunean”.


“Transforming Our World Together” (Elkarrekin mundua aldatzen) da batzarraren gaia eta uztailaren 8tik 12ra, mundu guztiko 300 errektore inguru eta 200 unibertsitate, college eta goi mailako hezkuntzako erakunde baino gehiagotako zuzendariak elkartuko dira. Aita Jeneralak, batzarraren helburuen artean, azpimarratu du “sendotu egin behar dugu gorputz apostoliko unibertsal modura, ignaziotar karismak goiargituta, kristau fedean sustraitutako tradizio intelektual humanista emankorrak bat eginda”.
 

El vicerrector Alvaro de la Rica saluda al Padre General Arturo Sosa. Les acompaña el Provincial de España, Antonio EspañaAlvaro de la Rica errektoreordea Arturo Sosa Aita Jeneralari agur egiten. Antonio España, Espainiako probintziala, ere eurekin dago.

  ”Ildo horretan, topaketak balio izango du munduari elkarrekin begiratzeko eta hunkitzeko, migranteen, bizi baldintza hobeak bilatzen dituzten gizakien, oihuarekin; indarkeriaren biktimekin; justizia eskatzen duten txirotuekin edo azalaren koloreagatik edo erlijioagatik mespresatuak direnekin. Begirada horrek, azaldu zuen Aita Jeneralak, injustiziaren sustraiak ere aurkitu nahi izaten ditu eta eraldaketa ekonomiko eta sozialerako alternatibak proposatzen lagundu ere bai. Hori guztia desafio pedagogiko handia da, errealitatearen aurrean kokatzeko modu bat, Jesús Arturo Sosak dio “txiroen aldeko aukera irudikatzen dugu, hartara unibertsitatea bizitza betea sortzeko eraldaketa sozialerako proiektu bihurtzen da. Jesusen Lagundia sortu zen eta zentzua du adiskidetze misioaren kolaboratzaile modura, justizia sozialean ekarpena eginda.

Ingurumena eta kultura digital berria


Aita Jeneralaren iritziz, egungo egoerak ez du eskaintzen giza bizitza bakean egiteko baldintza egokirik. Injustizia eta desberdintasunen artean, Arturo Sosa Aita Jeneralak, aipamen berezia egin zion ingurumenari, hark Denon Etxea esaten dio, eta duen egoera triste narriatuari. “Guk eta gure erakundeek gainditu gabeko irakasgai bat dugu ikasketa hauetan, ingurumenarekin arduraz adiskidetzeko erantzukizuna dugu” adierazi zuen.


Aita Jeneralak entzuleekin partekatu zuen “kultura digital berrian argitasunez eta zentzunez sartzeko desafio handia dugu”. Haren iritziz, “ez da bakarrik iraultza teknologikoa, baizik eta bizi garen mundu berria sortzea. Ekosistema digitala gizakiaren paradigma digitalaren aldaketa sakonaren hasiera da”.


Arturo Sosak unibertsitateari buruz hitz egin zuenean esan zuen “interes espiritualak dituen komunitatea da, egia aurkitzen ahalegintzen da”, “etengabeko lana da”, izan ere unibertsitatea “beti dago zabalik” autokritika egin eta onartzeko “ezagutza behin-behinekoa” dela.
 

Arturo SosaArturo Sosa

 

Unibertsitatea, gizakia aske izateko espazio pribilegiatua


Aita Jenaralak azaldu zuen katolikoen presentziak unibertsitatean zentzu berria hartzen duela, sekularismoaren eta fundamentalismo erlijioso eta ideologikoen artean tentsio handia dagoen garai honetan. “Unibertsitatea –esan zuen- espazio plurala da, baldintza egokiak sortzen dira elkarrizketarako eta sakontasunez ulertzeko prozesu historiko, pertsonal eta intelektualak. Espazio pribilegiatua da giza askatasuna gauzatzeko. Askatasuna, eraldaketa sozialerako bideak bilatzeko eta aurkitzeko ikerketaren eta irakaskuntzaren bidez.
Jesuiten ordezkari nagusiak azpimarratu zuen Jesusen Lagundiko unibertsitate erakundeen berezitasuna, haientzat “ez da nahikoa sakontasun intelektual handia lortzea”, izan ere desafio nagusia “zabalkunde" intelektuala eta “sortzeko” deitua izatearen erantzukizuna da. “Sortzeko gaitasuna–azaldu zuen- garaiei aurre hartzeko gaitasunean erakusten da, une hau baino urrats batzuk aurrerago egoteko gaitasuna da”.


Aita Jeneralak beste kontzeptu batzuei buruzko hausnarketak ere egin zituen, hala nola, herritartasuna, globalizazioa eta mundializazioa, baina nabarmendu zuen “joera globalizatzaileak eta horiek dituzten emaitzak bereizi behar dira, bizitza betea sortzen dutenak sustatzeko”. Hori dela eta, esan zuen globalizazioak eta mundializazioak eta kulturak bateratzeak arriskuan jar dezaketela kulturaniztasuna. Baina, joera mundializatzaileak biderkatu egingo lituzke kulturaniztasunerako espazioak izateko aukerak eta kulturartekotasunerako aukera handiak zabalduko lituzke. Horretaz gain, aukera emago luke erlijioen bizitza espiritualaren ekarpenerako, kulturen dimentsio izanik, eta fundamentalismoak gainditzen lagunduko luke”.


“Herritartasun unibertsalerako prestatzeko beharrezkoa da gizakiaren dimentsio osoaren parte modura onartzea aniztasuna. Aita Jeneralak dioenez, herritartasun unibertsala lortzea litzateke Jesusen Lagundiaren hezkuntza arloko erakunde batean ikasi edo lan egitearen emaitzetako bat. Arlo horri dagokionez, haren ustez hezkuntzaren eginkizunetako bat da pertsona batzuen artean politikan konpromiso zuzena izateko bokazioaren aukera irekitzea, izan ere “politikan zerbitzatzea erabakitzen dutenen prestakuntzan laguntzea da gizarteak hobetzeko egin dezakegun ekarpenik handienetarikoa, munduko edozein lekutan”.
 

Vista general del Santuario

 Gure identitatea gure ekarpena da
Horretaz gain, Aita Jeneralak aipatu zituen Jesusen Lagundiak hezkuntzan duen tradizioa, garai berrietara egokitu beharra eta sormenaren fideltasunaren tentsioa magisen eskaera sakon modura. "Benetako fideltasuna adierazten da garai berrietako erronkei erantzun berriak emanda. Gure jatorria den tradizioari fideltasuna izateak esan nahi du sormen handiz erantzutea garaien zeinuei, harekin lotzen gaituen identitatetik abiatuta”.
Jesús Arturo Sosaren aburuz, Jesusen Lagundiaren ardurapean dauden unibertsitateen identitateak ez du erlazio zuzena unibertsitate elkarteko jesuita kopuruarekin, animaten dituen espiritua partekatzeko gaitasunarekin baizik. Horrela, adierazi zuen bere nahia zela jesuita askok hartzea konpromisoa unibertsitateko eginkizun zailean, baina, era berean nahi du “lankide eta adiskide asko izatea aurrera eramateko, elkarrekin, unibertsitateko erantzukizunak”.

Hitzaldian, Aita Jeneralak aipatu zituen magis unibertsitarioak, haren iritziz, dituen bi desafioak: Lehena da geografikoki urrun edo sozialki baztertuta dauden lekuak daudenetara iristea. “Bidali egin gaituzte –gehitu du- heltzen zaila den lekuetara edo beste batzuek heltzea saihesten dutenetara. Jesusen Lagundiak eskaintzen duen hezkuntza unibertsitarioak guztientzako zabalik egon nahi du eta ahalegin berezia egitera deitua dago baztertuengana iristeko, txirotuengana, errefuxiatuengana eta gaur egungo munduan nagusi diren harreman sozial bidegabeengatik desplazaturik daudenengana.
Bigarren desafioa eta “agindu zailena izan liteke” 36. Kongregazio Orokorrak ezarri du, izan ere pertsona ahalak babesteko kultura sustatzeko gonbidapena egin digu. Adierazi zuenez, aldaketa kulturala eragiteak beharrezkoa den dimentsioa ematen du giro sanoa eta segurua sortzeko denontzat eta gizaki bakoitzarentzat. Aldaketa hori sustatzeko egungo gizarteetako injustiziazko egiturak ukitu behar dira, eta horrek arrisku handiak ditu. Babeserako kulturak modu berezian hartuko luke Giza Eskubideekiko errespetua.
Elkarrekin emankorragoak gara
Aita Jeneralak, hitzaldia amaitzeko, unibertsitatearen emankortasuna hobetzeko urratsak aipatu zituen, hark dioenez, 36. Kongregazio Orokorrean ere jaso ziren. Hori dela eta, haren esanetan bereizketak orientatu eta zentzua ematen dio eskuragarri dauden baliabideen erabilera egokirako plangintzari, unibertsitateko eginkizunak lortzeko. Arturo Sosak, guzti horretaz gain, esan zuen erakunde unibertsitarioa bakarrik dela posible lankidetzaren bidez. “Horregatik nahi dugu unibertsitate elkartea esatea. Badakigu oraindik asko egin dezakegula lankidetza zabaltzeko eta sakontzeko, unibertsitate barruan bertan eta unibertsitateen artean, eta hainbeste aukera zabaltzen direla ".
Lankidetza funtsezko gaia da munduko jesuiten topaketa honetan. “Jesusen Lagundiaren ardurapean dauden Unibertsitateen Munduko Topaketa honek –esan zuen Aita Jeneralak amaitzeko - historia egin nahi du bereizketarako bide horretan, plangintza apostolikoan, lankidetza eta sareko lanean, Jesuiten Unibertsitateen Nazioarteko Elkartea (IAJU) sortuta, horrela aldi berri bat hasteko eta unibertsitateko lan estilo emankor berria izateko. (Hitzaldi osoa gaztelaniaz / Hitzaldi osoa ingelesez)

Firmantes del acta fundacional de la nueva IAJU

Hitzaldiaren ondoren, IAJUren sortze akta sinatu zuten, elkarteak hainbat helburu ditu, besteak beste, jesuiten goi mailako hezkuntzaren eta misoaren garapena sustatzea, erakunde horien kalitatea hobetzeko proiektu eta programen bitartez, bai eta jesuiten goi mailako hezkuntzaren zabalkundea bultzatzea baztertu eta txiroentzat, ahal den guztietan.
Arturo Sosa Aita Jeneralak eta Michael Garanzinik, Jesusen Lagundiako Goi Mailako Hezkuntzako Idazkariak, IAJUren sortze akta sinatu zuten, eta jesuiten erakundeak osatzen dituzten munduko 6 gune geografikoetako ordezkari banak ere sinatu zuten. Sorrera akta sinatua.
 

 

Participantes en la Asamblea llegando a Loyola

 Programa

Batzarrak jesuiten munduko unibertsitateen hiriburu bihurtu du Deustuko Unibertsitatea, igandean hasi eta uztailaren 12ra, ostegunera. Azken egun horretan aurkeztu dira lantaldeetako proiektuen aurkezpenak eta osoko saioan, 14:30ean, batzarraren txosten, ondorio eta gomendioen berri eman dute.

Uztailaren 9ko jardunaldiaren laburpena

 

El Cardenal Versaldi

Versaldi kardinala

 

Topaketari hasiera ematen aritu da Giuseppe Versaldi kardinala, Goi Hezkuntzarako Kongregrazioko Prefektua, (hitzaldia ingelesez / hitzaldia gaztelaniaz) eta helburua da hausnartzea eta aztertzea jesuiten eta munduko erakundeek dituzten erronka eta desafio garrantzitsuenei buruz, hala nola lidergo zibiko eta politikoa, ingurumen eta ekonomia arloko justizia, sektore ahulenentzako hezkuntza, bakea eta adiskidetzea edo Erlijioen arteko elkarrizketa.


Lehenengo saioaren ondoren, Felipe VI.a erregea, Arturo Sosa, Jesusen Lagundiaren Aita Jenerala; Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, eta José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea, izan dira inaugurazio ofizialaren buru. Agintarien mahaian egon ziren, Gianfranco Ravasi kardinala; Pedro Duque, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen ministroa eta Michael Garanizi, Jesusen Lagundiko Goi Mailako Hezkuntzako idazkaria


El lehendakari Urkullu, el rector Guibert, el rey Felipe VI y el ministro Pedro Duque Urkullu lehendakaria, Guibert errektorea, Felipe VI.a  eta Pedro Duque ministroa

Errektorearen hitzak

Errektorea izan da lehena hitz egiten. Gogora ekarri du San Ignaziok eta lehenengo jesuitek esaten zutela gazteen hezkuntza guztien ondasunaren eta gizarteen ongizatearen parte direla. José María Guibertek esan du “hezkuntza, guztion ondasuna da eta gure mundu globalaren desafio handiak dira motibatzen gaituztenak, horiek bultzatu gaituzte nazioarteko topaketa hau antolatzera eta egun hauetan biltzera, bai Deustun, Bilbon, bai Loiolan”.

Egun hauetan, haren hitzetan, jesuiten unibertsitateen erronka berriak eta aukerak zeintzuk diren aztertuko dute. “Ikasleak, erregioak, zientzia, hezkuntza, erakundeak eta lankidetza dira gure desafioen gune nagusiak. Eta balio espezifikoz blaituta gauzatu nahi ditugu, gure misiotik eta identitatetik datozen balioez: fedea, justizia, inkulturazioa, elkarrizketa eta adiskidetzea”, adierazi du. Hitzaldi osoa.

Aita Jenaralaren hitzak

El Padre General Arturo Sosa recibe del rector Guibert una makila vasca, hecha por artesanos tradicionales de Hendaya grabada con los escudos de la Universidad de Deusto y la Compañía de Jesús
 Arturo Sosa, Aita Jenerala, Guibert errektorearen eskutik euskal makila hartzen, Hendaiako artisau tradizionalek egindakoa eta Deustuko Unibertsitateko eta Jesusen Lagundiko armarriak grabaturik ditu

 

 

 Ravasi kardinala

Palabras del Cardenal Ravasi Ravasi kardinala

Jarraian, Ravasi kardinalak hartu du hitza eta hitzaldi hau eskaini du: “Catholic social teaching and the role of the Jesuit University today”. Hitzaldian, gizateriak aurrez aurre dituen erronka nagusiak aztertu ditu, hala nola, multikulturalismoa (eta kulturartekotasunaren kontzeptu dinamikoa), ni zatikatua, teknokrazia, post-egia, sekularismoa eta horren aldagaiak. Mundu garaikidearen bi giltzarri ere aztertu ditu: Zientzia eta komunikazioa. Ildo horretan, adierazi du zientzia garaikideak erronka berriak planteatzen dizkiola antropologiari, era berean ADNaren manipulazioa, zientzia neurokognitiboak eta adimen artifizialak ere galdera garrantzitsuak planteatzen dituzte gizaki izateak esan nahi duenaz, eta horrek ondorio handiak eta "nahasiak" ditu ikuspegi filosofiko-teologiko-etikotik. Komunikazioari eta sare sozialei buruz ere hitz egin du, dioenez eragin handiak dituzte pertsonarentzat. (Hitzaldi osoa gaztelaniaz / hitzaldi osoa ingelesez)

Lehendakariaren hitzak

Urkullu lehendakariak, hitzaldian, adierazi du Batzarrean nagusi diren hausnarketarako gaiak direla euskal gizarteak ere etorkizunera begira dituen kezka eta erronkak. Horrela, interes handiz hartu du “lidergo politikoa eta zibikoa” gaia duen lan hildoa “gure proiektuak identitatea, kide izatea, lanerako kultura, seriotasuna eta elkartasuna ditu oinarrizko balioak. Balio horiek dira aktiborik onena gizarte ireki, arduratsu, zintzo eta fidagarrian”.


Horrez gain, adierazi du pertsona dela euskal proiektuaren ardatz nagusia eta esker onez hartzen duela hausnarketa hau:"Baztertuen hezkuntza edo ekonomia eta ingurumen arloko justizia". Izan ere, Euskadin, aurrekontuen bi heren gizarte politiketara bideratzen dira, gero eta gizarte kohesionatu eta justuagoa eraikitzeko, horrelako gizarteak baitira lehiakorrago eta aurreratuagoak. Elkartasunaren printzipio erabiltzen da Eusko Jaurlaritzaren politiketan. Printzipio hori barrurantz eta kanporantz erabiltzen da, eta horretan dago migrazioaren errealitate berriekiko eta errefuxiatuekiko konpromisoa.


Testuinguru horretan, interes handia du “Elkar ulertzea eta erlijioen arteko elkarrizketa” eta “Bakea eta Adiskidetzea” gaiei buruzko hausnarketaz. Hori dela eta adierazi du”gure misioa da, Euskadik indarkeriaren eta terrorismoaren tunel beltzetik irten ondoren, lan egiten jarraitzea Euskadin bake kultura sendotzeko, giza eskubideetan eta aniztasunean oinarritutako elkarbizitza finkatzeko eta partekatutako balio mailan jartzea "elkarrekin eta bakean bizi" erabakia.


Amaitzeko esan du Euskadi eta Europa sozial “lasaia” eraiki nahi duela. Hori dela eta, esan du Eusko Jaurlaritzak ongizate sistemak indartzen dituen gizarte dimentsioko politikei eman nahi diela lehentasuna, gazteen, emakumeen eta iraupen luzeko langabeen lan-integrazioari erantzuteko. Erronka demografikoari eta populazioa zahartzeari erantzuteko proposamenak ere egin nahi ditu, familiei laguntzeko politiken bidez.

Erregearen hitzak

Felipe VI. Erregearen hitzek eman zioten amaiera inaugurazioa ekitaldiari. Jesusen Lagundiaren 500 urteak ekarri ditu gogora, bost mendeko proiektu unibertsala fedearen, humanismoaren eta pertsonen duintasunaren zerbitzura. “Azken kongregazio handiek horrela erakusten dute: Justizia soziala, bizikidetza, aurrerapena, bakea… dira jesuitek mundurako duten misio, zerbitzu eta konpromisoaren gakoak. Badakigu gaur egun hausnarketa prozesuan zaudetela, datozen 10 urteetarako lehentasun apostolikoak formulatzeko”. Ildo horretan, animatu egin ditu bide horretan sakontzen, sustatzen dituzten balioak inoiz baino beharrezkoagoak direlako.


Georgetown Unibertsitatean prestakuntzan eman zuen garaia ere gogoratu zuen, aldi horretan ikusi zuen, berriz ere, gorengo kalifikazio akademikoa beti egon behar dela lotuta balio batzuei: ahalegina, erantzukizuna eta denon onura.


Beraz, berak izandako esperientziatik ezagutzen du jesuiten hezkuntza ereduan bateragarri egiten direla bikaintasun akademikoa eta balioak eta guztien zerbitzura dagoela.
“Printzipio horiekin, Jesusen Lagundiako unibertsitateek begirada irekia eta ikuspegi zabala eta dena ulertzekoa duten liderrak sortzen jarraitu behar dute; Batzarraren lema errealitate egiteko gai diren emakume eta gizonak prestatzen jarraitu behar dute: ‘Elkarrekin mundua aldatzen’, eta prestakuntza gure munduko politika eraldatzeko bultzagarri baliotsuena dela dioen araua"

Sei gai ildo

Sei lan ildoen aurkezpena
Gaurko ekitaldiei jarraipena emateko Batzarreren ardatz diren sei gai ildoak aurkeztu dituzte, eta taldeka landuko dituzte:“Lidergorako prestakuntza unibertsitatean”, “Lidergo zibikoa eta politikoa”, “Ekonomia eta ingurumen arloko justizia", "Baztertuak eta txiroak heztea”, “Erlijioen arteko elkarrizketa, lankidetza eta elkar ulertzea” eta “Bakea eta adiskidetzea”.


Lidergorako prestakuntza unibertsitatean

Gai horren inguruan, unibertsitateek hausnartuko dute ignaziotar identitatean prestatzeari buruz eta erakundeek identitate gaietan akademikoak prestatzen duten esperientziaz. Emakumeek jesuiten lidergoan duten posizioaz ere hitz egingo dute. Eztabaidatuko diren beste gai batzuk: Zein neurritan da jesuiten unibertsitatea gizartea eraldatzeari ekiten dion proiektu soziala?


Lidergo zibikoa eta politikoa
Hausnarketa horren helburua da erantzuna ematea galdera hauei: ¿Nola hobetu dezakete jesuiten unibertsitateek pentsamendu sozial katolikoaren sustapena ikasleen prestakuntzan? ¿Zeintzuk dira jesuiten goi mailako hezkuntza sareko praktikarik onenak arlo horretan?


Erlijioen arteko elkarrizketa, lankideta eta elkar ulertzea

Hausnarketa horiek galdera hauei erantzuteko dira: Badago prestakuntza ereduko programarik ikasleen arteko eta campuseko erlijio taldeen arteko elkarrizketarako lidergorako? Badago elkarrizketa hori sustatzen duen programarik? Nola sustatu ditzakete unibertsitateek erlijioen arteko tolerantzia eta elkar ulertzea? Nola zabal liteke elkarrizketa minorien ahotsek ere har dezaten parte?


Ekonomia eta ingurumen arloko justizia
Gaur egun planetako ekosistema garrantzitsuenak inoiz baino suntsituago egoteagatik dauden arazoen aurrean, jesuitek hausnarketa hau egingo dute: Nola erantzuten dio Jesusen Lagundiak eta Elizak ekosistemetan dauden arazoei, esaterako Amazonaseko arroetan edo Kongon? Lan egiten jarraituko dute beste helburu lortzeko ere, hau da, ingurumen eta ekonomia arloko justizia irakasteko ikasketa planetan. “ikasle bat ere ez litzateke graduatu beharko gure unibertsitateetan, etika, ingurumena eta ekonomia arloko ezagutza maila bat izan gabe”.


Baztertuak eta txiroak hezi
Baztertu eta txiroengana hurbiltzeko, jesuitek galdera hau egiten dute: Non gaude orain, funtzionala dena eta ez dena ere kontuan izanik? Non dago hobetu beharra? Txiroak eta baztertuak ere unibertsitateetako jardueretan sartu behar dira.


Bakea eta adiskidetzea
Atal honetan, helburua da aztertzea ignaziotar espiritualtasunak gatazken eraldaketan eta bakegintzarako lanean duen balio erantsia. Aniztasun etikoa eta migratorioa bake eta adiskidetze ikuspegitik aztertu behar da. Garrantzitsua da kontuan izatea aniztasun hori ez onartzeak gatazka eragin dezakeela eta partekatu egin behar dela arlo horretan egiten ari direna eta egin daitekeena

Programa

Uztailaren 10ean, asteartean, Pankaj Mishra politologoak emango die hasiera ekitaldiei 9:00etan, hitzaldi honekin: “Social and political fragmentation and the role of the Jesuit University (Zatiketa sozial eta politikoa eta Jesuiten Unibertsitateen rola). 14:15ean, Gaël Giraud ekonomialari jesuitak hitzaldi hau eskainiko du: Economic Inequality and Environmental degradation and the role of Jesuit Universities (Desberdintasun ekonomikoa eta ingurumena hondatzea, eta Jesuiten Unibertsitateen rola).


Uztailaren 11ko jarduerak Loiolako Santutegian izango dira. 10:00etan, Jesusen Lagundiaren aita jeneralak, Arturo Sosak, hitzaldi hau eskainiko du: “The role of Jesuit Universities and the call to reconciliation” (Jesuiten Unibertsitateen rola eta adiskidetzerako deia). Ondoren, Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkarte berria eratzeko sinadura ekitaldia izango da. Elkarte horrek emango dio jesuiten unibertsitateen sare guztiari izaera juridikoa, egitura, egonkortasuna eta bultzada berria izango da munduko unibertsitateentzat.


Azkenik, uztailaren 12an, talde-lanetako proiektuen emaitzak aurkeztuko dira eta, 14:30ean hasiko den osoko bilkuran, txosten, ondorio eta gomendioak ezagutaraziko dira.
Mundu osoko hiri hautagaien artean aukeratu zuten Deustuko Unibertsitatea, 2018ko topaketaren egoitza izateko. Ospakizuna, gainera, aitorpena eta onespena da Deustuko Unibertsitatearentzat eta Bilborentzat, oro har. Aldi berean Elkartea sortzean, aukera handiak zabaltzen dira Deusto eta mundu guztiko erakundeekin sarean egiten duen lana nazioartean ezagutzera emateko. Lehenengo batzar biak Mexikon (2010) eta Melbournen (2015) izango dira


El rector Guibert, el cardenal Versaldi, el alcalde de Bilbao Juan Mari Aburto, el cardenal Ravasi y el Obispo de Bilbao, Mario IcetaGuibert errektorea, Versaldi kardinala, Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, Ravasi kardinala eta Mario Iceta, Bilboko gotzaina.

 

Informazio gehiago:
-Weba: http://iaju.deusto.es/.
-Newsletterra: Egunero bidaliko da gertatutakoari buruzko kronika, argazkiak, bideoak eta sortutako dokumentazioa. Harpidetu newsletterrera: http://iaju.deusto.es/newsletter
-Sare sozialak:
Twitter (http://twitter.com/iajunews)
Facebook (http://facebook.com/iajunews)
Flickr (http://flickr.com/iajunews)
YouTube (https://www.youtube.com/channel/UC1gPBpt2ERJUAAnTtVDD8QQ).

Dossier de Prensa.