Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko apirilak 03Bilboko Campusa, Donostiako Campusa

Deustu munduko 27 unibertsitaterik onenen artean eta espainiarren artean lehena Nazio Batuen 16. GJHak bultzatzen: bidezko gizarte, baketsu eta inklusiboak sustatzen

Deustuko Unibertsitateari berriro ere zorionak eman beharreko gaude. THE Impact rankingak, unibertsitateen eragina neurtzen duenak, Times Higher Education britainiar erakunde ospetsuak eginak –Londresen gaur arratsaldean jendaurrean jakinarazi eta bihar aurkeztuko denak THE Innovation and Impact Summit-en barruan, Hego Korean– 27 unibertsitaterik onenen artean kokatu du Deustuko Unibertsitatea eta espainiarretan lehena Nazio Batuen 16. GJHak bultzatzen: bidezko gizarte, baketsu eta inklusiboak sustatzen. Rankingak ebaluatzen du munduko unibertsitateek zer ekarpen egiten dieten Nazio Batuen GJHei eta 2030 Agendari, eta zerrenda horren barruan 77 herrialdetako 450 unibertsitate baino gehiago daude.


Rankingak 101-200 franjan kokatu du Deustuko Unibertsitatea GJH 17an, garapen jasangarriaren aldeko itunen garapenari buruzkoan.


Rankingak aparteko eran balioetsi du elkarlana eta sarekoa, instituzioen, gizarte erakundeen eta gobernuz kanpoko erakundeen arteko lankidetzako ekosistema, gizarte bidezkoago, baketsuago eta inklusiboagoak sustatzeko lanean, baita Deustuko Unibertsitatearen gizarte eragineko ikerketa ere helburu hori garatzera begira. Hala ageri da islatuta Scopuseko 22 artikulutan eta GJH 16ari buruzko 51 proiektutan.


José María Guibert errektoreak azpimarratu du Unibertsitateari egiten zaion nazioarteko aitormen horrek “indartu egiten duela Deustuk GJHen alde eta 2030 Agendaren alde egina duen apustua eta bi proiektuetan ekarpenak egiteko duen borondate irmoan. Duela egun batzuk, Deusto 2022 Plan Estrategiko berriaren aurkezpenean, 2030 Agenda jarri genuen Planaren xede. Ez zen itxurakeria hutsa. Gure apustua eta gure borondatea da garapen jasangarri, sendo eta erabakigarria egitea. GJHetan konprometituen dagoen unibertsitateen artean egotea akuilurik hoberena da planetako garapen jasangarriaren eta justizia sozial osoaren alde lan egiten jarraitzeko”.