Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko otsailak 20Bilboko Campusa

Deustu izango da unibertsitateek justizia eta bakea sustatzean duten eraginari buruzko nazioarteko foroaren egoitza, otsailaren 20an eta 21ean

Deustuko Unibertsitatean izango da THE-Times Higher Education erakundeak antolatutako nazioarteko lehenengo foroa, otsailaren 20an eta 21ean, Nazio Batuen 16. GJHen arloan (Garapen Jasangarrirako Helburuak) justizia eta bakea sustatzen unibertsitateek izan behar duten eragina aztertzeko. THE britainiar erakunde ospetsuak Deustu aukeratu du topaketa horren egoitza izateko eta GJHak sustatzerakoan gure Unibertsitateak duen eginkizuna aitortzeko. Izan ere, 2030 Agendan unibertsitateen ekarpenari buruzko Munduko THE rankingaren lehenengo edizioak munduko 27 onenen artean kokatu zuen Deustu.


“THE University Impact Forum" ekitaldiak mundu osoko liderrak bilduko ditu Deustun, baita nazioarteko akademiko ospetsuak ere, unibertsitateek, ohikoak diren ezagutza sortzeaz eta hezkuntza emateaz gain, justizian, bakean eta giza eskubideen babesean zein eginkizun bete ahal eta behar duten eztabaidatzeko eta aztertzeko. Hizlarien artean, Auckland, Georgetown, Leiden, Oxford, Londres, George Mason, De Montfort eta Deustuko unibertsitateetako aditu ezagunak egongo dira. Egin dituzten ikerketa, ideia eta irtenbideak bateratuko dituzte, garapen jasangarriko helburuetan aurrerapausoak emateko, oro har, eta GJHko 16.ean bereziki.


Foroaren inaugurazioa ostegunean izango da, otsailaren 20an, Paraninfon, 14:50ean, eta honako hauek izango dira bertan: José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea, eta Phil BatyPhil Baty, THE erakundeko Ezagutzen zuzendaria, unibertsitateko errendimendu eta estrategiako nazioarteko aditua, 22 urte baino gehiagoko esperientzia duena goi mailako hezkuntza globalean. Times Higher Education World University Rankings ospetsuaren editore izan da hamarkada batean.


Foroaren hiru ardatzak


Ekitaldi global honetan, 200 aditu inguruk hartuko dute parte. Hiru ardatz nagusi izango ditu:


1. Unibertsitatearen misioa eta hezkuntzaren, ikerketaren eta transferentziaren ekarpena 16. GJHei: bakearen eta justiziaren sustapena (otsailak 20, 16:30etik 17:50era)
Mark Charlton, DMU-De Montfort University-ko Square Mile programa sarituaren zuzendaria. Programa horrek unibertsitatea eta komunitatea lotu eta unibertsitatea ondare publikoa dela erakutsi nahi du. Haren ikerketak goi mailako hezkuntzan onura publikoa sustatzen duten politikak hartzen ditu ardatz eta unibertsitatearen estrategiak aztertzen ditu tokiko komunitateetan gizarte bazterketa jorratzeko. Panel honetako adituak:


Jennifer Curtin, Aucklandeko Unibertsitateko Politika Publikoen Institutuko zuzendaria. PPIk tokiko eta munduko politiken erronkei buruzko ikerketa kritikoa eta independentea sustatzen du.
Alanna O’Malley, Leideneko Unibertsitateko UN Studies: Bakea eta Justizia Katedrako zuzendaria. Nazio Batuen historian, Afrikaren deskolonizazioan, Kongon, Gerra Hotzean eta nazioarteko lankidetzan espezializatutako historialaria da.
Moderatzailea: Eduardo J. Ruiz Vieytez, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa.


2. Politika publikoak Unibertsitatearen gizarte konpromisoa eta eragile aktibo gisa duen ekarpena sustatzeko (otsailak 21a, 10:10etik 11:20ra). Panel honetako adituak:


Carmen Pombo, Fernando Pombo Fundazioaren sortzaile eta zuzendari nagusia. Fundazio horrek lanbide juridikoak pertsona ahulen eskubideekin duen konpromisoa sustatzen du. Mundu mailan lan egiten du, "abokatutza arduratsua" sustatzeko.
Emir Ganiemakume, Sarajevo-SSST Zientzia eta Teknologia Eskolako zuzendari nagusia. Gaur egun 10 milioi dolarreko proiektua zuzentzen ari da, SSSTren aterkipean medikuntza eta informatikarako ikerketa institutu bat ezartzeko.
José Carlos Gómez Sal, CRUE Universidad Españolas erakundearen nazioarteko proiektuen bozeramailea. Nazioarteko hainbat batzordetan parte hartu du, azpiegiturei eta ikerketa-politikei buruz.

Javier Arellano, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko ikertzailea.


3.Unibertsitatearen eta gizarte zibilaren arteko elkarreragina eta bakerako, justiziarako eta erakunde sendoetarako sareen lankidetza eta artikulaziorako estrategiak (otsailaren 21a, 11:40tik 12:50era).
Panel honetako adituak:


Shaun Ewen, Melbourneko Unibertsitateko pro vicecanciller (indigena), goi mailako hezkuntza indigenaren inguruko politika instituzionalaren, estrategiaren eta aholkularitzaren arduraduna da. Ikerkuntzan duen esperientzia arloak zerikusia du osasun indigenarekin eta osasuneko profesionalen hezkuntzarekin.


Maria Do Rosario Lopes Mendebaldeko Afrikako Estatuen Ekonomia Erkidegoko (CEDEAO) Hauteskunde Batzordeen Sareko (ECONEC) presidentea, Mendebaldeko Afrikako hauteskunde prozesuetan funtsezko eginkizuna betetzen du. Emakumeek gizartean duten parte hartze aktiboan aritu da, eta hori funtsezko kontua da Afrika mendebaldean.


Dan Plesch, Londreseko Unibertsitateko SOAS Nazioarteko Ikasketa eta Diplomaziako Zentroko zuzendaria, munduko diplomazia arloko hezkuntzako zentrorik handienekoa. Arma nuklearrak eta armen merkataritza murrizteko ekimen globaletan hartu du parte.
Moderatzailea: Mari Jose Aranguren, Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendaria.


Panel horiek osatzeko hiru hitzaldi egongo dira eta hauek dira hizlariak:


-Blanca Kopp, Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoaren (ONUDD) Justiziarako Hezkuntza (E4J) ekimenaren hirugarren mailako osagaiaren munduko koordinatzailea da. Terrorismoaren aurkako Borrokarako Nazio Batuen Talde Bereziarentzat ere lan egin du. Bere hitzaldiaren izenburua: “El papel de la educación superior en el fortalecimiento del protagonismo de la Derecho en todo el mundo para alcanzar el ODS 16 en 2030” (otsailak 20, 17:50etik 18:20ra)


-Carla Koppell, GIWPS Georgetown-eko Emakume, Bake eta Segurtasunerako Institutuko kidea. Aurretik, AEBetako Bakearen Institutuko presidenteordea eta Nazioarteko Garapenerako Ameriketako Estatu Batuen Agentziako (USAID) estrategia zuzendaria izan zen. "La promocion de la diversidad, igualdad e inclusión para la paz y justicia en las universidades” (otsailaren 21ean, 9:15-09:50)

Hind Kabawat, Siriako Negoziazio Batzordearen bulegoko zuzendariordea Genevan eta George Manson Unibertsitateko Erlijioen Zentroko eta Munduko Diplomaziako Erlijioen arteko Bakea eraikitzeko zuzendaria. 2012tik, aldian-aldian gatazkak konpontzeko eta bakea eraikitzeko tailerrak egin ditu komunitateentzat Siria barruan, baita Jordanian eta Turkian lekualdatuta dauden siriar errefuxiatuentzat ere. Hitzaldia: “La importancia de la educación para la paz durante y después de los conflictos”. (otsailak 21, 12:50-13:30)


Urkullu lehendakaria


Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak otsailaren 21ean itxiko du, 13:30ean, Paraninfoan. Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak ere parte hartuko du ekitaldi horretan, eta foroaren ondorio nagusiak azalduko ditu.
José María Guibert errektorearen iritziz, THE University Impact Forum Deustun ospatzeak “indartu egiten du Deustuk GJHen eta 2030 Agendaren alde egin duen apustua eta ekarpena egiteko asmo sendoa”. Izan ere, Deusto 2022 Plan Estrategikoak 2030 Agenda jartzen du Planaren helmugan. “Ez zen itxurakeria hutsa. Gure apustua eta gure borondatea da garapen jasangarri, sendo eta erabakigarria egitea. GJHetan konprometituen dagoen unibertsitateen artean egotea akuilurik hoberena da planetako garapen jasangarriaren eta justizia sozial osoaren alde lan egiten jarraitzeko”.


Mundu mailako ekitaldi hori ospatuta, Deustuko Unibertsitateak bat egiten du Kaliforniako Unibertsitatearekin, Berkeley-rekin, Hong Kong-eko Zientzia eta Teknologia Unibertsitatearekin eta Londreseko King’s College-rekin, Times Higher Education foroa hartu duten erakundeen taldean.
 

 

Argibide gehiago.


 

20/02/2020 - 21/02/2020 - THE University Impact Forum. Peace and justice: a common quest for universities, governments and civil society