Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko irailak 13Bilboko Campusa

Deustok hausnarketa jardunaldia antolatu du ikerketaren gizarte inpaktuari buruz: ‘With the hands in the dough: paving the way to the social impact dimension of research'

Irailaren 13an eta 14an, Ikerketaren gizarte eraginari buruzko hausnarketa saioa egingo da Deustuko Unibertsitatean: “With the hands in the dough: Paving the way to the social impact dimension of research”. Lan saio horretan, Europako Batzordeko kideek eta nazioarteko adituek hartuko dute parte, helburua izango da laneko praktikarik onenak elkarrekin trukatzea eta horrela plangintza, garapena eta ebaluazioa hobetzen laguntzea.


Hori dela eta, ekitaldiak hiru helburu ditu: Lehena, ikerketaren eraginaren beharra aurkeztea ikuspegi desberdinetatik eta agente desberdinek emanda (politika zientifikoen arduradunek, ikerketarako unibertsitate estrategietako arduradunek eta agente sozialek). Bigarrena, hausnarketa egitea da gizarteko eragina neurtzeko neurri eta tresnei buruz. Hirugarrena hausnarketa egitea da aurrerapenak proposatzeko moduari buruz, arlo horretako tentsioei irtenbidea errazteko (bikaintasun zientifikoa vs gizarteko eragina onartzea, diziplinatasuna vs diziplina-artekotasuna).


Jardunaldiaren inaugurazioa irailaren 13an izango da, 10:45ean, Ingeniaritzako eraikineko Turing aretoan. Parte hartzaileak hauek izango dira: José María Guibert errektorea; Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Ikerketako sailburu ordea eta Harald Hartung, Europako Batzordeko Ikerketa eta Berrikuntzako arduraduna. Jardunaldiko beste protagonista batzuk: Rosa Santibáñez Ikerketako errektoreordea eta Kaisa Immonen, European Patients Forum-eko politika zuzendaria.
 

Programa.
 

13/09/2018 - 14/09/2018 - Deusto reflexiona sobre el impacto social de la investigación en la jornada ‘With the hands in the dough: paving the way to the social impact dimension of research'