Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko urriak 15Donostiako Campusa

DeustoForum Gipuzkoak “justizia leheneratzailea” aztertuko du espetxe eredu berriaren inguruko hitzaldi zikloen bigarren saioan

Urriaren 15ean, ”Gure mugetatik haratago: kartzela eta gizartea espetxe eredu berrian” hitzaldi zikloaren bigarren saioa izango da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, DeustoForum Gipuzkoak antolatuta. Zehazki, “justizia leheneratzailea” izango dute aztergai Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak eta Andikona Uriarte Deustuko Unibertsitateko irakasleak.

Saioak espetxe eredu berriaren inguruan gogoeta egiteko eta eztabaidatzeko aukera emango du, gaiak interes handia pizten baitu, bereziki joan den urriaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoan dauden hiru espetxeen ardura euskal erakundeen eskuetan gelditu eta gero.

Eguna: urriaren 15a, ostirala
Ordua: 09:30ean
Tokia: Loiola Centrum, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa..

Zikloaren hirugarren eta azken saioan, urriaren 29an, “inklusio ereduaz” hitz egingo da. Saio horretan parte hartuko dute Demelsa Benito Deustuko Unibertsitateko irakasleak eta Miryam Iparragirre Martuteneko gizarte langileak.