Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko irailak 09Bilboko Campusa

Deustuko Turismoan ibilbide dual berrietako klaseak hasi dira

Deustuko Turismo Sailak abian jarri ditu bi ibilbide dual berri, azken mailako ikasleei egungo turismoaren sektoreko inguru profesionalak hurbiltzeko. Bi proposamen diseinatu dira, enpresek gehien eskatzen dituzten egungo profil profesionalekin bat: Hotelen kudeaketa eta eTurismoko berrikuntzaren kudeaketa. Lehenengo klaseak irailean hasi dira.


Ibilbide dualetako ikasleek berariazko gelako prestakuntza trinkoko aste batzuetako klaseak hasi dituzte, irakasleen eta gaiekin lotutako profesionalen eskutik. Tarte hori pasatuta, azken mailako zati handi bat emango dute esleitu zaien enpresak/erakundeak proposatu dien erronkararen irtenbidea aurkitzen eta ezartzen.


Horixe da, hain zuzen ere, dualtasunaren gakoetako bat, Unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza, ikasleei bi inguru desberdinetan (gelan eta enpresan) ikaskuntza eskaintzeko, irakaskuntzako metodologia berritzaileak erabiliz: design thinking, erronketan oinarritutako ikaskuntza edo learning by doing metodoen bidez.


Ibilbide horiek egiteko, Unibertsitateak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu enpresekin: Meliá Hotels International, Hotel Gran Bilbao eta Maite Mateo (Hotelen kudeaketako ibilbidea) eta Lurmetrika, In2destination, Berezi Moments, Itxaslehor, B the travel brand, Grupo Azul Marino eta Innolab (Berrikuntzaren kudeaketa e-Turismoan).
 

09/09/2019 - Deusto Turismo inicia las clases de sus nuevos itinerarios duales