Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko maiatzak 11Bilbo

Deustu mundu osoko unibertsitate jesuiten hiriburu izango da uztailean

Datorren uztailaren 8tik 12ra, Jesuiten Goi Mailako Hezkuntza Erakundeen Munduko Batzarra hartuko du Deustuko Unibertsitateak Bilbon. Bertan elkartuko dira mundu osoko goi mailako hezkuntzako berrehun unibertsitate eta jesuiten erakundeetako presidente, errektore eta maila goreneko arduradunak. 400 pertsona inguruk bihurtuko dute Deustu jesuiten unibertsitateetako hiriburu. Mundu osoko hiri multzo hautatu baten artean aukeratu zuten Deustuko Unibertsitatea, Batzar horren egoitza izateko.

Aurtengoan, erakunde jesuiten eta munduko erronka nagusienetariko batzuk hartuko ditu Batzarrak hausnarketarako eta sakontzeko gai: lidergo zibikoa eta politikoa, ingurumen eta ekonomia arloetako justizia, egoerarik ahulenean dauden sektoreentzako hezkuntza, bakea eta adiskidetzea edo erlijioen arteko elkarrizketa.

Munduko jesuiten unibertsitaterik ospetsuenek hartuko dute parte munduko hirugarren batzar horretan. Euren artean daude Georgetown University, Santa Clara University, Loyola Chicago, San Francisco University, Pontifikal Gregoriarra (Italia), Javeriana Bogotá, Iteso (Mexiko), Cordobako Universidad Católica (Argentina), Manilako Ateneo edo Tokioko Sofia. Aurtengo lema hauxe izango da: Transforming Our World Together (Elkarrekin mundua aldatzen). Lehenengo bi batzarrak Mexikon (2010) eta Melbournen (2015) izan ziren.

IAJU- Jesuiten Unibertsitateen eta Goi Hezkuntzako Erakundeen Munduko Elkartea eratzea

Jesusen Lagundiaren aita jeneral Arturo Sosa (SJ) batzarburu izango da, Euskal Herrira egingo duen lehenengo bisitaldian. Uztailaren 11n, Loiolan, ekitaldi berezi bat izango dute: International Association of Jesuit Universities- Jesuiten Unibertsitateen eta Goi Hezkuntzako Erakundeen Munduko Elkartea eratzea. Elkarteak izaera juridikoa, egitura, egonkortasuna eta bultzada emango dio mundu osoko jesuiten unibertsitate sareari.

Bilkura Bilbon izateak aitorpena eta babesa emango dizkio Deustuko Unibertsitateari eta Bilbori, oro har. Horrez gain, Elkartea eratzeak aukerak zabalduko dizkio Deusturi nazioarteratzeko eta mundu osoko beste erakunde batzuekin sarean lan egiteko.

Zenbait datu
•Unibertsitateen sare globalik handiena, 54 herrialdetan
•210 erakunde
•800.000 ikasle
•450.000 irakasle/ikertzaile/langile
•000 alumni

Jesuiten munduko goi mailako hezkuntzako unibertsitate eta erakundeen mapa.

Hizlari nagusiak

Hizlarien artean hauexek daude:
-Giuseppe Versaldi kardinala, Irakaskuntza Katolikorako Kongregazioko prefektoa. Gaia: “Greetings from Congregation for Catholic Education”.
-Gianfranco Ravasi kardinala, Kulturarako Kontseilu Pontifikaleko presidentea. Gaia: “Catholic Social Teaching and the role of the Jesuit University today”.
-Pankaj Mishra, politologo eta pentsalari indiarra, Foreign Policy aldizkariaren iritziz, pentsalari globalik garrantzizkoenetarikoa. Gaia: “Social and Political Fragmentation and the role of the Jesuit University”.
-Gael Giraud SJ, ekonomialaria, Ikerketa Zientifikoen Frantziar Zentro Nazionaleko (CNRS) ikertzaile nagusia eta Pariseko Ekonomia Eskolako kidea eta trantsizio ekologikoari buruzko eztabaidarako aditu frantsesen batzordekoa. Gaia: “Economic Inequality and Enironmental Degradation and the role of Jesuit University”.
-Arturo Sosa SJ aita jenerala, 2016an Jesusen Lagundiaren prepositu jeneral aukeratua, Jesusen Lagundiaren 36. Kongregazio Orokorrean (“The role of the Jesuit University and the call to Reconciliation”).
-Sylvie Goulard, europar diputatua, ministro ohi frantsesa eta Romano Prodiren (Europako Batzordeko presidente ohiaren) aholkularia. Gaia: “The Jesuit University and the formation for global citizenship”.

Batzarrari eta egitarauari buruzko argibide gehiago.

 

Delegación IAJU

11/05/2018 - Deusto será en julio la capital de las universidades jesuitas de todo el mundo