Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko urriak 10Bilboko Campusa

Jardunaldia, Deustun, etxerik gabeko emakumeengan genero idarkeriak duen eraginaz

Deustuko Unibertsitatean, etxerik gabeko emakumeetan egiturazko indarkeriak duen eraginari buruzko jardunaldia izan da, urriaren 10ean eta 11n, “Kale gorrian, emakume bisaiaz", Lagun Arteak antolatuta, bere 35. urteurrena dela eta. Topaketa horretan, Unibertsitateaz gain, Emakunde, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala ere lankidetzan aritu dira.


Foroaren irekieran, honako hauek izan ziren: Carlos Bargos, Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko zuzendaria eta Lagun Artean elkarteko presidentea; Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Berdintasun zinegotzia; Teresa Laespada, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatua; Lide Amilibia, Gizarte politiketako sailburuordea; Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; eta Jose Antonio Rodriguez Ranz, Deustuko Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea.


Jarraian, Nerea Layna, Deustuko Unibertsitateko Gizarte Inklusio Saileko ikertzailea, mintzatu zen Lagun Artean aterpetxeko adingabeekin batera dauden emakume baztertuen programaren 15 urteei buruz.


Egun horretako saioak amaitzeko, esperientzia hauen berri eman zuten: "Madrilgo Erkidegoko LGBT etxerik gabeko pertsonen azterketa soziologikoa", "Lola ez zaude bakarrik elkartea" eta "Logroñoko Sukalde Ekonomikoaren aldi baterako ostatua”.
Urriaren 11n, jardunaldiari hasiera emateko, Marije Goikoetxea Deustoko irakasleak hitzaldia eskaini zuen: " El modelo centrado en la persona en la Intervención social desde la perspectiva de género”. Ondoren, Londreseko ekialdeko gunearen zuzendari Simon Hughes-en hitzaldia izan zen: Café Mungo's". Trabajo con mujeres sin hogar en la ciudad de Londres”.


Protagonisten ahotsa


12:15ean, Almudena Cacho kazetariak ahotsa eman zien kale gorrian bizi izan diren emakumeei eta Virginia Imaz (2018ko Emakunde saria) pailazoak ondorioak atera zituen amaiera emateko. Jardunaldia bitartean, “Kalea, Bilbon, emakumea aurpegiarekin” argazki erakusketa iraunkorra egon zen, Lagun Arteanek egindakoa da Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Arloarekin lankidetzarekin.

 

Programa