Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko martxoak 06Bilboko Campusa

Deustuk “MyApps” lineako plataforma jarri du martxan, 100 programa informatikotarako sarbidea ematen duena

Deustuko Unibertsitateak “MyApps” lineako plataforma jarri du martxan, unibertsitateko esparruko jakintza arloetan behar diren 100 programa informatiko orokor eta berezi eskura izateko, edozein gailutan, edonon eta edonoiz.
MyApps eskuragarri dago sistema eragile guztietarako (Windows, Macintosh eta Linux); IOS eta Android mugikorretarako; eta Chrome, Explorer, Safari, Firefox eta beste nabigatzaile batzuetarako. Erabili ahal izateko, helbide honetara jo behar da: myapps.deusto.es. Behin han izanik, erabiltzaile izena (@deusto.es edo @opendeusto.es) idatzi behar da. Barruan sartutakoan, aplikazioetako ikono guztiak daude ikusgai pantailan.


MyApps-en esperientzia kontatzen duten ikasle, irakasle eta bestelako langileen bideoa

06/03/2018 - Semana de orientación MyApps