Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko urriak 13Bilboko Campusa

Deustuk lideratzen ditu Enpresa eta Hezkuntza arloak THE World University Ranking delakoaren arabera

WUR-World University Ranking izeneko ranking ospetsuak, Times Higher Education-ek, nazioarte mailan unibertsitate erakundeen kalitatea ebaluatzen duen erakundeak, argitaratu berri ditu Hezkuntza eta Enpresa eta Ekonomia arloetako emaitzak, gaikako mundu mailako ranking-aren barruan. Edizio honetan, Deustu lidergoko postuetan geratu da.


Ranking honek Hezkuntza arloko munduko 597 unibertsitaterik onenak jasotzen ditu. Deustu 201-250 tramuan dago kokatuta, eta Espainiako 3. unibertsitatea da, Bartzelonako Unibertsitatearen eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren ondoren, Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren eta Salamancako Unibertsitatearen maila berean. Enpresa eta Ekonomia arloan, bestalde, Deustu Estatu mailako 6. unibertsitatea da, Pompeu Fabra Unibertsitatea buru duen ranking-ean.


Ranking-ak 13 adierazle erabiltzen ditu unibertsitateko bost dimentsioren inguruan: irakaskuntza, ikerketa, argitalpenen aipuak, nazioarteko presentzia eta industria esparrutik datozen diru-sarrerak.


Emaitza hauei joan den irailean ranking berean unibertsitateen ebaluazio globalean jasotakoak gehitu behar zaizkio. Orduko hartan, Deustu munduko 800 unibertsitaterik onenen artean kokatu zen, 22.000 erakunde akademiko baino gehiagoren artean.


Iturria.