Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko irailak 16Bilboko Campusa

Deustuk eman dio hasiera Eztabaida ikastaroari

57 ikaslek hartu dute parte Deusto Campusek 2020-21 Eztabaida Ikastaroari hasiera emateko egin duen urrutiko lehen eztabaida ligan. Joan den ikasturtean hasitako prestakuntza prozesua amaitu dute horrela. Hamaika lehiaketa-taldetan banatuta, galdera honi buruz eztabaidatu zuten: Neurri egokiak hartzen ari dira 2050erako klima aldaketaren aurkako estrategia helburuak lortzeko? Deusto Campusek eskerrak eman dizkie epaile lanetan aritu ziren irakasleei eta ikasgela birtualak antolatzen lagundu zuten boluntarioei.

Klima aldaketari buruzko galdera berari buruz eztabaidatuko du, irailaren 17an, 18an eta 19an, LEDU Espainiako Eztabaida Unibertsalaren Ligan, Deustuko ordezkari taldeak. Hauek dira kideak: Ramón Varela, Naiara Álvaro, José Manuel Pastor, Sol Gil, Pablo Rodríguez eta María García ikasleek.

LEDU 2020 aurkezpenaren bideoa.