Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko irailak 26Bilboko Campusa

Deustu munduko 800 unibertsitaterik onenen artean dago Times Higher Education World University Ranking-aren arabera

Deustuko Unibertsitatea lehenengoz ageri da unibertsitate globalen Times Higher Education World University Ranking-ean. Bertan ageri dira 80 herrialdetako 1258 unibertsitaterik onenak. Deustu 601-800 bitartean dago kokatuta.


José María Guibert errektoreak bere gogobetetasuna adierazi du, alde batetik, Deustu lehenengoz sartu izanagatik ospe handiko ranking horretan, “oro har, Deustu baino tamaina eta aurrekontu handiagoko unibertsitateek osatuan”; eta, bestetik, lortu den tokiagatik: “agian, itxarotekoa zatekeen ranking-ean beheragoko tokian kokatzea, eta ez zuzenean hautatu diren unibertsitateen erdiko tokietan”. Errektoreak azpimarratu zuen, halaber, munduan dagoen unibertsitate kopuru osoa kontuan hartuta –20.000 baino gehiago–, “ranking-ak, % 3-4 hoberenen franja hautatuan kokatu duela Deustu”.


Ranking-ak bost arloren inguruko 13 adierazle erabiltzen ditu: irakaskuntza, ikerketa, aipamenak, nazioarteko ikuspegia eta industriatik datozen diru-sarrerak. Errektoreak bereziki azpimarratu zituen Deustuk irakaskuntzan (456. tokia) eta ikerketan (munduko 440. tokia, seigarren espainiar unibertsitatea eta lehenengo unibertsitate ez publikoa). Azken arlo horretan, ranking-ak azken bost urteotako ekoizpen zientifikoa hartu du kontuan (2013-2017). “Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari eta eskaintzen dituen Kontratu Programei esker, ikerketa sustatzeko politikak garatu eta finantzatu ahal izan ditugu, eta politika horiek ari dira fruituak ematen. Lehenengoz gainditu dugu “research-intensive” gisa jotzen gaituen maila eta “ranking-etan ateratzeko moduan agertzeko aukera eman digu”, adierazi zuen errektoreak.


“Unibertsitatearen misioa, balioa eta ekarpena ez dira ranking batek edo besteak erabilitako adierazleetan agortzen; baina Times Higher Education World University Ranking-ak gure unibertsitateko zereginaren fruituetako batzuk aitortzea pozgarri da unibertsitateko elkarte osoarentzat. Aitorpen hau denon lanaren fruitu da”, bukatu zuen errektoreak.