Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko azaroak 10Bilboko Campusa

Deustu Hezkuntzako munduko 200 unibertsitate onenen artean, Times Higher Education World University Ranking-aren arabera


Higher Education World University Ranking-ak Hezkuntza eta Business and Economics arloetako unibertsitateen ranking globala argitaratu du. Deustuk emaitza bikainak lortu ditu bi arloetan, eta oso emaitza onak lortu ditu joan den irailean The World University ranking instituzional globalean, izan ere Deustu munduko 1.000 unibertsitate onenen artean kokatu zen, 22.000 unibertsitate baino gehiagoren artean..

Hezkuntzaren arloan, rankingean munduko 477 unibertsitaterik onenak sartzen dira. Deustu 151-175 tartean dago munduko ranking honetan, eta hirugarren dago Espainiako unibertsitateen artean. Iturria.
Bestalde, Business and Economics esparruan, Deustu Espainiako unibertsitateetako top 5ean finkatu da, Pompeu Fabra Unibertsitatearekin, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin, Nafarroako Unibertsitatearekin eta Madrilgo Carlos III Unibertsitatearekin batera. Iturria.


Rankingak 13 adierazle erabiltzen ditu, bost dimentsioen inguruan: irakaskuntza, ikerketa, zitazioak, nazioartea eta industriatik datozen diru sarrerak.


Jose Maria Guibert errektorea pozik agertu da aitorpen berri horrekin: "Guztion lanaren eta ahaleginaren emaitza da, eta Deustuko Prestakuntza Ereduaren sendotasunaren eta izaera berritzailearen ondorio". "Hala ere –adierazi zuen errektoreak –, guretzat rankingetan garrantzitsuena da aintzatespen soziala – ikasleen eta haien familien, erakundeen, enpresen eta gizarte-erakundeen aldetik –, eta mundua bidezkoago, gizatiarrago eta jasangarriago izateko egiten dugun ekarpen eraldatzailea".