Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko urriak 17Bilboko Campusa

Deustu munduko 200 unibertsitaterik onenen artean dago Business and Economics munduan, Times Higher Education World University Ranking-aren arabera

Deusto Business School lehenengoz ageri da Times Higher Education World University Ranking-ean, Business and Economics arloan. Ranking horretan daude sartura munduko unibertsitate global onenetariko 585. Deustu 176tik 200era bitarteko tramuan ageri da. Horrek Estatu mailako laugarren unibertsitate bihurtzen du eta gure euskal unibertsitate sistemako lehenengo *.


Emaitza bikaina da, joan den irailean Times Higher Education World University unibertsitate globalen raking-ean lortu zuenari gehitzen badiogu. Azken horretan, Deustu, munduko 22.000 unibertsitateetatik 800 hoberenen artean kokatu zen.


Ranking-ak bost arloren inguruko 13 adierazle erabiltzen ditu: irakaskuntza, ikerketa, aipamenak, nazioarteko ikuspegia eta industriatik datozen diru-sarrerak. Azken arlo horretan, Deustu 1. unibertsitate espainiarra da eta 2.a aipamenen atalean (beste autore batzuek argitalpenetan aipatutako artikuluak eta lan zientifikoak).


José María Guibert errektoreak bere poza adierazi du aitorpen berri honegatik ere. “Deusto Business School-en eguneroko lanaren fruitu da, Deusturen eta enpresaren arteko lotura estuaren eta gero eta agerikoagoaren fruitu, eta Deustuk ekonomia eredu eta garapen jasangarriko ereduari egiten dion ekarpenaren erakusgarri esanguratsu”, adierazi zuen errektoreak.