Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko uztailak 19Bilboko Campusa

Deustu irakaskuntzaren bikaintasuneko (“teaching excellence”) munduko 6 onenen artean

Deustuko Unibertsitateak irakaskuntzaren bikaintasuneko nazioarteko lehenengo sei sarietako bat jaso du, bertako hezkuntza ereduaren izaera sendo eta berritzaileagatik, eta ikasleen independentzia eta pentsamendu kritikoari egiten dion ekarpenagatik. Saria José María Guibert errektoreak jaso du Edinburgon, Global Teaching Excellence Award 2018 (irakaskuntzaren bikainasuna) galan, Higher Education Academy /Advance HE eta Times Higher Education erakunde britainiar ospetsuek sustatutako sarien galan. 2018ko edizioan mundu osoko 41 herrialdetako 300 unibertsitatek baino gehiagok hartu dute parte.

José María Guibert errektorea Elena Auzmendi Ikasketen Antolamenduko errektoreordearekin eta Almudena Izaguirre Irakaskuntzaren Berrikuntzako Unitateko arduradunarekin joana zen bertara. Ilusio berezia eta poza adierazi zituen eta sariaren aparteko balioa azpimarratu zuen: “Gure ikasleen eta euren familien, gizartearen eta estatu eta Europa mailako ranking-etako aitorpenaz gain, orain nazioarteko eta maila globaleko gorengo mailako aitorpena dugu". Irakaskuntza eta ikaskuntza eredu propioari –Deustuko Hezkuntza Ereduari– egin zaion aitormena da eta irakaskuntzaren berrikuntzaren aldeko apustu irmo eta sendoa. Gure ikasleak bikaintasunean prestatzea da Deusturen izaeraren ezaugarririk nagusiena eta gaur nazioarte mailako saria jaso dugu horregatik. Horixe da, zalantzarik gabe, Deustuk ikasleei, familiei, herrialdeari eta gizarteari egin diezaiekeen ekarpenik onena”.

Errektoreak merezimendua unibertsitate elkarte osoari zabaldu nahi izan zion: “egunean-egunean pertsona bakoitzak egiten duen lan eta ahaleginagatik jaso dugun saria da, baita aspaldiko urteotan Ikasketen Antolamenduko Errektoreordetzatik eta Irakaskuntzaren Berrikuntzako Unitatetik eginkizun hori lideratu duten pertsonek egin dutenagatik, denek egin baitute posible sari hori jaso ahal izatea”. Eta honelaxe amaitu zuen: “Munduko onenen artean egoteak berretsi egiten du uste sendo horri eusteko eta pizgarri da guretzat bide horretan aurrera egiteko: berritzea eta sortzaileak izatea da irakaskuntzaren bikaintasunerako bide bakarra. Aurrerantzean, 2018ko uztailaren 18a gorriz markatuko dugun eguna izango da, gure Unibertsitatearen historia luzean”.

 

Global Teaching Award