Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko uztailak 29Bilboko Campusa

Deusto COVID-19 aparteko beken funtserako ekarpenen kanpainak milioi bat euroko langa gainditu du

Deustuko 400 ikasle zorioneko dira. Unibertsitateak Deusto COVID-19 beken aparteko funtsak zabaltzeko kanpainak milioi bat euroko langa gainditu du. Horrek esan nahi du koronabirusaren pandemiaren eraginak jasan dituzten ikasle gehiagok jaso ahal izango dituztela Deusturen laguntzak eta Unibertsitatean ikasteko aukera errealitate bihurtuko dutela.

Deustuk, COVID-19a gizartean, oro har, eta unibertsitateko elkartean, bereziki, eragiten ari den egoeraren ondorio larriez jabeturik, beka programa berri bat sortu zuen bere funtsetatik 750.000 euro jarririk. Funtsa ezohikoa da eta Unibertsitateak urtero 1.300 ikaslerentzat jarri ohi dituen 2.200.000 euroen funtsetik apartekoa.

Izan ere, ekimen horren helburua 500 ikasle baino gehiagori laguntzea da eta 1.800 ikasle bekadunetara heltzea, normalean beka jasotzen duten 1.300 ikasle izan beharrean. Helburu hori harturik, Unibertsitateak kanpaina bat bultzatu du Deustu “unibertsoari” lotutako pertsona, enpresa eta erakundeen artean, COVID-19 bekak baliabide gehiagoz hornitzeko eta, irailean, guztira 1.250.000 eurora heltzeko. Dohaintza horiei esker, 1.027.206 eurora heldu gara (uztailaren 29a) eta 1.700 bekadun ikasletara helduko gara. Dena dela, kanpainak indarrean jarraituko du bide honetatik: colabora.deusto.es/becascovid19. Une honetara arte, ugariak dira banakako dohaintza egin dutenak, baita 13 babesle korporatibo ere: BBVA, Banco Santander, BBK, Vital Fundazioa, Gondra Barandiarán Fundazioa, Laboral Kutxa, EY, Euskaltel, Deloitte, Artic Sea, s.l., Accenture, AON eta Cleary Gottlieb, besteak beste.

José María Guibert errektorea bereziki esker oneko agertu da jaso duten babesagatik, Unibertsitateko langileen aldetik eta ikasle ohien aldetik, baita aipatutako erakundeen aldetik ere, kontuan izanik testuinguru sozial eta ekonomiko zail eta konplexua bizi dugula. “Gizarte bidezkoago, jasangarriago eta denon ongizatearekin konprometituagoaren aldeko lanak batzen gaitu. Une honetan, COVID-19aren eragina jasaten ari diren ikasleen familietan jarri nahi izan dugu helburua, Deustun ikasketak amaitzeko aukera izan dezaten. Behar-beharrezko keinu bat da, konnotazio ekonomikoetatik harantzago, prestakuntzaren, elkartasunaren eta inklusioaren aldeko apustu bateratuaren isla argia”.