Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko uztailak 23Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak Osasun arloko graduondoko prestakuntza espezializatuko 41 ikastaro egingo ditu Kataluniako unibertsitateekin lankidetzan

Deustuk lankidetza hitzarmena sinatu du InterAc Salut Unibertsitate Arteko Institutua Fundazioarekin. Erakunde hori Osasun Zientzien arloko graduondoko, ikerketako eta ikasketetako prestakuntza espezializatuko lehen mailako erreferentea da. José María Guibert errektoreak eta InterAc Salut Fundazioko gerente Mercé Balcells-ek sinatu duten hitzarmenaren helburua da osasun arloko etengabeko prestakuntza aurreratuko ikastaroetan elkarlanean aritzea.

Deustu Fundazioko patronatuko kide da duela urtebete baino gehixeagotik. Erakunde independente hori 2015ean sortu zen, Kataluniako eta Balear Uharteetako Medikuntza eta Osasun Zientzien Akademiaren ekimenez, eta hasieratik izan ditu babesle Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa, Gironako Unibertsitatea, Lleidako Unibertsitatea, Rovira i Virgili eta Vic-UCCko Unibertsitatea. Ondorengo urteetan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatea, Andorrako Unibertsitatea, Ramon Llull Fundazioa, Pompeu Fabra Unibertsitatea eta Kataluniako Oberta Unibertsitatea batu dira.

Fundazio honen helburua da ezagutza akademikoa eta unibertsitarioa asistentzia praktikaren ezagutzarekin eta osasun lanbideetan jardutearekin uztartzea. Ildo horretan, helburu du erakundearen, filialen eta sozietate zientifikoen jardueren aintzatespen akademikoa lortzea eta prestakuntza espezializatuko baterako jarduera berriak garatzea.

Aurrerantzean, InterAc Salut-eko ikastaroek Deustuko Unibertsitatearen abal akademikoa ere izango dute. Zehazki, 2020-21 ikasturtetik aurrera, etengabeko prestakuntza espezializatu aurreratuko 42 ikastaro egiteko proposamena egin zuen, Medikuntza eta Osasunari buruzko gaietan. Ikastaro horietan, Deustuk 41 ikastarotan parte hartu eta bermatuko du.

Akordio horren bidez, Unibertsitatean Osasun Zientzien arlo berria indartzeko urrats berriak eman ditu Deustuk eta irailean Medikuntza eta Fisioterapia graduak hastearekin batera sendotukoa da.