Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko uztailak 21Donostiako Campusa

Deusto Business Schoolek eta Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute lanbide garapena eta zuzendarien prestakuntza bultzatzeko

Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteak eta Deustuko Unibertsitateko negozio eskolak hitzarmen bat sinatu dute zuzendarien prestakuntza sustatzeko, prestakuntza hori ezinbestekoa baita enpresek gaur egungo ingurunera egokitzeko duten beharrari eta eskariei erantzuteko. Hitzarmena Deusto Business Schoolen misioarekin bat dator. Izan ere, erakundearen misioa mundu bidezkoagoa, jasangarriagoa eta inklusiboagoa sustatzea da eta, horretarako, prestakuntza arloan, gure inguruko enpresen eta erakundeen aliatua izan nahi du.

Hitzarmena Miguel Ángel Gastelurrutia Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteko presidenteak eta Álvaro de la Rica Deusto Business Schooleko dekanoak sinatu dute. Hitzarmenari esker, farmazialari elkargokideek baldintza bereziak eta deskontuak izango dituzte Deusto Business School Executive Educationek Bilboko eta Donostiako campusetan edo Madrilgo egoitzan eskaintzen dituen programa irekien matrikulako kostuan.

Executive Education arloan, prestakuntza eskaintza zabala du DBSk. Finantzetako, marketineko, estrategiako, digitalizazioko edo nazioartekotzeko gai berrienak lantzeaz gainera, kudeaketa eredu humanista bultzatu nahi du, hain beharrezkoa bizi ditugun garai nahasi hauetan.

Deusto Business Schoolek ibilbide luzea du unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetzan. Lankidetza horren bidez erantzun nahi die gizartearen eta erakundeen erronka nagusiei, esparru guztietan enpresa proiektu jasangarriak sustatu eta gidatuko dituzten profesionalei prestakuntza eskainiz eta haien bidelagun izanez.

Hitzarmenak barne hartzen dituen programen artean azpimarratzekoak dira Executive Master in Business Administration - EMBA (aurrez aurrekoa edo blended); Master in Business Innovation - MBI; Business Innovation Programme - BIP; Zuzendaritza Orokorreko Programa - PDG; Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa - PEDF; Merkataritza Zuzendaritzako Programa - PDC; Marketin Digitaleko Programa - PMD; edo Osasun Kudeaketako Programa - MGS.