Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko uztailak 21Bilboko Campusa

Deusto Business Schoolek eta Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute garapen profesionala eta zuzendaritza-prestakuntza bultzatzeko

Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak eta Deustuko Unibertsitateko negozio-eskolak akordioa sinatu dute zuzendaritza-prestakuntza sustatzeko, ezinbestekoa baita enpresek gaur egungo ingurunera egokitzeko dituzten beharrei eta eskaerei erantzuteko. Deustu Business Schoolek mundu bidezkoago, jasangarriago eta inklusiboagoa sustatzeko egindako ekintzen barruan kokatzen da hitzarmen hau, eta, horretarako, gure inguruko enpresa eta erakundeentzako prestakuntza-aliatua da.

Luciano Azpiazu Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialeko dekanoak eta Álvaro de la Rica Deusto Business Schooleko dekanoak sinatutako akordio horri esker, ingeniari elkargokideek baldintza onuragarriak eta deskontuak eskuratu ahal izango dituzte Deusto Business School Exstriive Educationek Bilboko, Donostiako edo Madrilgo egoitzako campusetan egiten dituen programa irekien matrikularen kostuan.

Prestakuntza-programa zabala da, eta, besteak beste, finantzei, marketinari, estrategiari, digitalizazioari eta nazioartekotzeari buruzko azken gaiak jorratzeaz gain, kudeaketa-eredu humanista baten alde egiten du, behar beharrezkoa baita bizitzen ari garen garai gorabeheratsuetan.

Deustu Business Schoolek Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko lankidetza sustatzeko egindako ibilbideari erantzuten dio akordioak. Horren bidez, gizartearen eta erakundeen erronka nagusiei erantzun nahi zaie, arlo guztietan enpresa-proiektu jasangarriak sustatzen eta gidatzen dituzten profesionalak prestatuz eta lagunduz.

Hitzarmenaren barruko programen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Executive Master in Business Administration – EMBA (aurrez aurre edo blended); MBI-Master in Business Innovation; Business Innovation Programme; Zuzendaritza Nagusiko Programa; Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa; Merkataritza Zuzendaritzako Programa; Marketing Digitaleko Programa eta Osasun Kudeaketako Masterra.