Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko urriak 22Bilboko Campusa

Deustun izango da urriaren 22tik 25era Gauzen Internetari buruzko nazioarte mailako konferentziarik garrantzitsuenaren 9. edizioa

Deustuko Unibertsitatean Gauzen Internetari buruzko nazioarte mailako ekitaldi zientifikorik garrantzitsuena izango da urriaren 22tik 25era. Internet of Things (IoT 2019) nazioarteko konferentziaren 9. edizioak 12 herrialde baino gehiagotako 80 ikertzaile aditu bilduko ditu Bilboko campusean.


Konferentzia 2008tik ospatzen da eta Gauzen Internetaren garapeneko ikerketan izan diren azken aurrerakuntzak partekatzeko, eztabaidatzeko eta ikusteko foro nagusia da. Oraingoan, biltzarra Ingeniaritza Fakultateak eta bertako DeustoTech ikerketa institutuak antolatu dute, Deustuko Unibertsitateko Diego López-de-Ipiñak eta AEBko Georgia Institute of Technology ospetsuko Kyriakos G. Vamvoudakis-ek koordinatuta.


Gauzen Interneta –eguneroko bizitzako gauzetan txertatutako gailuen arteko konexioa Interneten bidez– gero eta gehiago ari da bultzatzen, hardwarearen kostuak murriztu egin direlako eta Internetera konektatuta dauden sentsore eta eragingailuen azpiegitura etengabe zabaltzen ari delako gure inguruan (hirietan, lanean, etxean). Aplikazio esparru horien garrantzi ekonomiko eta soziala, osasuna, segurtasuna edo mugikortasuna hobetzen laguntzeak bihurtzen du IoT ikerrarlo garrantzizkoa izatea Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien artean.


Kafegailu adimenduna edo bufanda kirolzalea


Deustuko Unibertsitateak badaki esparru horrek sekulako garrantzia duela eta Europa mailako hainbat proiektutan parte hartu du gai horren inguruan. Horrela ba, DeustoTechen bidez, H2020 GreenSoul proiektuaren koordinazio teknikoa eraman du , baita I + G + b SentientThings plan nazionala ere. Bi ekimenak zuzentzen ditu Ingeniaritza Fakultateko Diego Casado-Mansilla irakasleak. Biek sakontzen dute gailuen eta pertsonen arteko lankidetza hobetzen, energia kontsumoak murrizten eraikin publikoetan eta jokabide osasungarriagoak izaten.


Era berean, Deustuko Ingeniaritzatik eta DeustoTechetik hainbat proiektu jarri dira abian IoT esparruan: kafegailu bat, ispilu adimenduna edo kirol talde baten zaleek zein neurritan babesten duten taldea neurtzeko gai den bufanda bat. Zehazki, Unibertsitatean Symplio enpresa sortu zen. CEOa Iñaki Vázquez da, Teknologia Informatiko, Elektroniko eta Komunikazio saileko egungo zuzendaria.


Era berean, eraikin barruetako lokalizazioaren esparruan DeustoTechek hainbat garapen egin ditu, txikienen eta menpekotasunak dituzten pertsonen autonomia areagotzeko, eskumuturreko adimendunekin. IoTk gure inguruko faunaren portaera hobeto ulertzen ere lagundu dezake. Hona hemen adibide bat: DeustoTechek kabi adimendunak sortu ditu, denbora errealean txori batek zenbat sartu-irten egiten dituen monitoritzatzeko gai dena.


Ildo horretatik, Deustu Konferentziaren 2019ko egoitza izateko aukeratzeak aitorpen eta babesa ematen dio Unibertsitatean egiten den lanari.


Egitaraua


Konferentzia 3 egunekoa izango da, urriaren 23tik 25era. Haren aurretik ikerketako bi mintegi antolatu dira urriaren 22an. Mintegi horietan ikusiko da sistema ziber-fisikoek lagundu dezaketela hiri adimendunagoak sortzen eta webaren hurrengo iraultzak (web semantikoa) mundu konektatuagoa eta eraginkorragoa izaten lagunduko duela, gauzen eta pertsonen arteko etengabeko harremana posible egingo duen mundua, eta gizakiek parte hartzen duten prozesuak hobetzeko misioa izango duena, alegia.


Biltzar zientifikoa urriaren 23an hasiko da, asteazkenean, Alexandra Deschamps-Sonsino ikertzaile ospetsuaren hitzaldi batekin. Deschamps-Sonsino eragin handiko pertsona da IoT arloan. “La Ilusión de la casa Inteligente” gaiaz hitz egingo du. Egun horretako egitaraua osatzeko, ikerlanak aurkeztuko dira: “makina ikaskuntza”, “hodeiko konputazioa eta mugakoa” edo “segurtasuna”.


Urriaren 24ko saioak hasteko, Andy Stanford-Clarkek, Erresuma Batuko eta Irlandako IBMren zuzendari teknologiko orokorrak, “La Innovación empieza en el Hogar” izeneko hitzaldia eskainiko du. Ondoren, “mundu errealarekiko elkarreragina” edo “IoTen gizarte eragina” jorratzen dituzten ikerlanak ezagutzera emango dira.
Konferentzia urriaren 25ean amaituko da hirugarren ponentzia batekin: “Habilitando la materia programable: programando y creando objetos a través de microbots”. Benoît Pirandanek eskainiko du, Université Bourgogne-Franche-Comté, Institut FEMTO-ST, CNRS-koak (France). Egun horretan ezagutzera emango dira “Aplikazio industrialak” eta “Gauzen weba” ikerlanak ere. Amaierako ekitaldian, Suediako Malmöko Unibertsitateko ordezkariek parte hartuko dute, 2020ko konferentziako egoitzakoek.


Datuen Zientzia, Adimen Artifiziala eta Errealitate Areagotua


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta IKERLANek babestutako konferentzia honek ikuspegi teknologikoa eskainiko du. Izan ere, Datuen Zientziako eta Big Datako azken aurrerapenetatik elikatzen den arlo horrek gure bizitzetan izango du gure bizitzetan. Ingeniaritza Fakultateak, eskaera horri erantzuteko, bi gradu aitzindari jarriko ditu abian datorren ikasturtean, diziplina horietako profesionalak prestatzeko dagoen premia gero eta handiagoari erantzuteko: “Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala” edo “Informatikako Ingeniaritza + Bideo-jokoak, Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotua”.


Egitarau osoa.


Promozioko bideoa.
 

 

22/10/2019 - 25/10/2019 - 9ª Edición de la conferencia internacional Internet of Things (IoT 2019)