Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko apirilak 29Bilboko Campusa

Deustun aurkeztu da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana 2030 (ZTBP 2030)

Unibertsitateak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2030 (ZTBP 2030) aurkeztu zuen apirilaren 29an. Bertan parte hartu zuten Cristina Uriarte Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatuak, Jose Maria Guibert errektoreak eta Rosa Santibáñez Ikerketa eta Transferentzia errektoreordeak.

Garrantzi eta interes handiko ekitaldia da, bai ikerketa-taldeentzat, bai unibertsitatearentzat, oro har; izan ere, ZTBP 2030 Euskadik ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoa da. Plan horrek euskal gizarteak etorkizun hobe baten alde duen konpromisoa islatzen du, zientzia, teknologia eta berrikuntza bultzatzearen alde egiten baitu, Euskadi digital, berde eta inklusibo baterako trantsizioa bizkortzeko.

Proposamen berri horren berritasunen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

1. Planaren ikuspegi finalista.

2. Erakundeen arteko lankidetzan eta koordinazioan sakontzea, berrikuntzaren aldeko konpromiso partekatuan oinarrituta.

3. Beste sail-politika batzuekin koordinazio handiagoa izatea, 2030era begirako Gobernu estrategia globalaren barruan.

4. 2030eko Garapen Jasangarriaren Helburuekin lotzen diren 5 gizarte-erronka zehaztea, ZTBP planak horretan lagunduko du.

5. Zutabe estrategiko berriak (Bikaintasun zientifikoa, Lidergo teknologiko industriala eta (B)errikuntza irekia), bat datozenak Horizonte Europa programarekin + Talentuarekin, beharrezko gune zentral gisa.

6. Helburu operatiboak eta adierazleak gehiago bat etortzea Berrikuntzaren nazioarteko erreferentzia-indizeekin (RIS eta EIS).

7. RIS3 Euskadi estrategiaren bilakaera, trantsizio hirukoitza (trantsizio teknologiko eta digitala, trantsizio energetiko eta ekologikoa eta trantsizio sozial eta sanitarioa) eta zerbitzu aurreratuen eta digitalizazio eta komunikazio teknologien enpresak txertatuz.

8. Zeharkako 3 Trakzio Ekimen abian jartzea, Horizonte Europa programaren misioetan oinarrituta, RIS3 arloen arteko lankidetza sustatuko dutenak Euskal Autonomia Erkideagorentzat estrategikoak diren eta gizartean inpaktua duten esparruetan..

9. Oinarrizko zeharkako teknologien mapa identifikatzea eta hedatzea.

10.Eusko Jaurlaritzak ikerketa, garapen eta berrikuntzaren (I+G+b) alde egindako apustu estrategikoa indartzea (urteko aurrekontuaren + % 6).

 

29/04/2021 - La Universidad de Deusto acoge la presentación del Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2030 (PCTI 2030)