Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko urriak 14Bilboko Campusa

Deustuk Staff International Week (Langileen Nazioarteko I. Astea) antolatu du Europako, Jordaniako eta Palestinako unibertsitateen partaidetzarekin

Ikasturte honetan, Unibertsitatean izango da, urriaren 14an, Deustuk antolatutako I. Staff International Week, (Langileen Nazioarteko I. Astea)  eta Europako, Jordaniako eta Palestinako unibertsitateetako 16 ordezkarik hartuko dute parte. Topaketa hori 3 gairen inguruan garatzen da: "Langileen Nazioarteko Mugikortasunaren erronkak", "Ikasleen integrazioa" eta "Etorkizunari buruzko solasaldia". Ekimenaren helburua da nazioarteko unibertsitateekin dauden lankidetza-sareak indartzea eta nazioarteko espezialistekin eztabaidatzea Europako goi-mailako hezkuntzaren arloko gai garrantzitsuei buruz.


Hizlari garrantzitsuenen artean, Deustoko sail desberdinetako ordezkariez gain, bertan izango dira Marina Casals, Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako Zuzendaria eta Harpa Sif Arnarsdottir, Europako Batzordearen Politikako arduraduna (Hezkuntza, Gazteria, Kirola eta Kultura).
 

 

 

14/10/2019 - 18/10/2019 - Deusto acoge la 1ª Staff International Week con la participación de universidades europeas, jordanas y palestinas