Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko maiatzak 23Bilboko Campusa

CRUE-IKT jardunaldiak Deustun: Informazioaren teknologietako profesionalak teknologia berriek planteatzen dituzten erronka etikoen aurrean

Maiatzaren 23an eta 24an, CRUE-IKT jardunaldien 39. edizioa hartuko du Deustuko Unibertsitateak. Aurtengo lema hauxe izango da: “Informazioaren teknologietako profesionalak teknologia berrien erronka etikoen aurrean”.


Adimen artifizialak eta haren aplikazio eremu guztiek (boot-ak, aholkulari birtualak, simulatzaileak, etab.) datuen babeseko eta segurtasuneko lege arloko betekizunak ez ezik, etika arloko eskakizun garrantzizkoak ere hartu beharko lituzkete kontuan, diseinuaren etapatik hasita. Kontu hori gogoan ez hartzeak ekarriko luke sistema horiek jasotako informazioari erabilera interesatua ematea edo plataforma horiek ematen dituzten erantzunak, ekimenak edo gomendioak manipulatzea.


Teknologia arloetako profesionalak bidegurutze horretan daude, sistema horiek eraiki eta zabaltzea beren erantzukizunen artean jartzen baita. Eta hala, profesionalok giltzarri bihurtzen dira balio etikoak zaintzeko orduan, produktu edo zerbitzu horiek merkatura irten aurretik. CRUE-IKT jardunaldien hainbat saiotan, garrantzi handiko gai horren inguruko hainbat ikuspegi jorratuko dira.


Bestalde, berrikuntzen artean, antolaketa batzordeak bi dinamika berritzaile txertatzea erabaki du. Alde batetik, tailer parte hartzaileak antolatzea, jardunaldietako “etika eta teknologia” gaiaren ildoko erronkak ebaztera bideratua; eta, bestetik, unibertsitate inguruko oinarri teknologikoko startup-etan garatu diren pare bat enpresa ekimen hurbil-hurbiletik ezagutzea.


Gizarte atalean, jardunaldietako parte hartzaileek Bilboko eraldaketaren gakoak ezagutuko dituzte, Bilboko Udala bisitatuko dute eta itsasadarrean nabigatzeko aukera izango dute, hiriaren berrikuntza prozesuaren hastapenetako ardatza, hain zuzen.


Argibide gehiago: www.cruetic.deusto.es

23/05/2019 - 24/05/2019 - Jornadas CRUE-TIC: Los profesionales de TI ante los desafíos éticos que plantean las nuevas tecnologías