Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko abenduak 02Bilboko Campusa

Federico Mayor Zaragozaren hitzaldia DeustoForumen

1994an, Deustuko Unibertsitateak eta Nazio Batuen Erakundeak “Latinoamerikarako Giza Baliabideen Prestakuntzarako UNESCO Katedra” sortu zuten batera, gero eta ezagutza gehiago behar zuten eta giza kapitala prestatzeko gero eta behar handiagoa zuten herrialdeen garapen sozial eta ekonomikoa bultzatzeko.


Gaur egun, mundua aro aldaketa batera bidean dago eta, testuinguru horretan, hezkuntzak inoiz baino garrantzi handiagoa du, pertsona heziak baino ez baitira gai izango askatasunez eta arduraz neurririk egokienak hartzeko eta ingurumen, gizarte eta ekonomia jasangarriko legatua etorkizuneko belaunaldiei ziurtatzeko.


Katedraren sorreraren lekuko izan eta 25 urtera, Federico Mayor Zaragozak, Farmaziako doktore, irakasle, poeta, politikari eta 1987tik 1999ra UNESCOren zuzendari nagusi izan zenak, XXI. mendeko hezkuntzaren erronkei buruzko hausnarketak partekatu zituen: hezkuntzako eragileen papera, eta kalitatekoa, inklusiboa eta bizitzan zeharrekoa izango den hezkuntzaren aukerak. “Educación, ciencia, conciencia” izeneko hitzaldia abenduaren 2an izan zen, Gradu aretoan.


 

02/12/2019 - DeustoForum. Federico Mayor Zaragoza: “Educación, ciencia, conciencia”