Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko irailak 15Bilboko Campusa

Braulio Gómez Ikerketako Estatuko Agentziaren Politika Zientzietako Arloko koordinatzaile izendatu dute

Braulio Gómez Fortes, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakaslea, Ikerketako Estatuko Agentziaren Koordinazio, Ebaluazio eta Jarraipen Zientifiko eta Teknikoko Dibisioko Politika Zientzien Arloko koordinatzaile izendatu dute hurrengo hiru urteetarako.


Zientzia eta Berrikuntza Ministeriora atxikitako erakunde bat da Ikerketako Estatuko Agentzia. Helburu hau du: ikerketa zientifiko eta teknikoa sustatzea jakintza arlo guztietan, baliabide publikoen esleipen lehiakorra eta eraginkorra, jarduera finantzatuen eta horien eraginaren jarraipena, eta ekintza edo ekimenen planifikazioan aholkularitza emanez, Estatuaren Administrazio Orokorraren I + Gko politiken bidez.


Braulio Gómezek ibilbide luzea du desberdintasun politikoak kalitate demokratikoan duen harremanaren ikerketan; berrikuntza metodologikoan, herritarren partaidetza sartzeko erabakiak hartzean eta lehia politikoa neurtzean alderdi politikoen analisiaren bidez. Gainera, Regional Manifestos Project zuzentzen du. 2009tik finantzatzen da Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren I + G-ko planen barruan.


Liburu hauek argitaratu ditu Gómezek: O Controlo Político dos Processos Constituintes (2010), Content-analyzing Political Text.A Quantitative Approach (2014), Cómo votamos en los referéndums (2015) eta En busca del poder territorial, cuatro décadas de elecciones autonómicas en España (2019). Liburuen kapituluak eta artikulu akademikoak ere idatzi ditu aldizkari zientifikoetan: Comparative European Politics, South European Politics & Society, West European Politics, Publius, Journal of Federalism, edo Party Politics.


Gizarteari egindako jakintzaren transferentziari dagokionez, Deustobarometroa jarri du martxan eta zuzendarikide da proiektu horretan; eta proiektuak zuzentzen ditu erakunde publikoentzat eta gizarte berrikuntzarekin lotutako enpresentzat Deusto Cities Lab-erako, edo Etorkizunerako Behatokirako BBKuna