Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko urriak 08Donostiako Campusa

Bidasoa Bizirik erakundeak eta Deustuk lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Zuzendaritza Estrategikoko Prestakuntza dualeko ibilbidea garatzeko

Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa Bizirik erakundearen bidez, eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Bidasoa Bizirik Deusto Business Schooleko Zuzendaritza Estrategikoko Prestakuntza dualeko ibilbideko enpresa laguntzaile izan dadin. Horrela, bi erakundeek Prestakuntza dualeko ibilbide hori garatzeko, diseinatzeko, zabalkunde lana egiteko, ezartzeko eta jarraipena egiteko lan egingo dute. Horri esker, Deustuko Enpresen Administrazioko Graduko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleek aukera izango dute prestakuntza garapenerako agentzian jasotzeko.

Prestakuntza duala irakaskuntza eta ikaskuntza sistemikoko prozesu bat da, Deustuko Unibertsitatearen eta kanpoko enpresa eta erakundeen arteko lankidetzan oinarrituta, ezagutzak eta gaitasun praktikoak aldi berean eta modu integratuan eskuratzea bateratzen dituena.


Sinatutako hitzarmena Deustuko Unibertsitatearen Deusto Social LAB proiektu estrategikoaren barruan sartuta dago eta aukera emango die ikasleei aldi bereko prestakuntza integratua jasotzeko, bai Unibertsitatean eta bai Bidasoa Bizirik erakundean. Ikasleek paper aktiboa izango dute beren ikaskuntza prozesuan. Ikaskuntza hori bi aldeek gainbegiratu eta ebaluatuko dute, Unibertsitateko bideratzaileak eta Garapenerako Agentziako bideratzaileak.


Hitzarmena Bidasoa Bizirik erakundeko presidente Miguel Ángel Páezek eta Deusto Business Schooleko dekano Álvaro de la Ricak sinatu dute. “Atsegin handiz sinatu dugu lankidetza hitzarmen hau Deustuko Unibertsitatearekin, Agentzian prestatu ahal izango baititugu Deustuko ikasleak, zuzendaritza estrategikoan gaitasunak lortu ditzaten. Hitzarmena aurrerapauso handia da eragile ekonomiko eta sozial desberdinen artean, Unibertsitatearen eta Bidasoa Bizirik-en artean, pertsonen garapenerako ekintzaile ekosistema bat eratu ahal izateko”, adierazi du Miguel Ángel Páezek, Bidasoa Bizirik-eko presidenteak. Ildo beretik, María Serrano Bidasoa Bizirik-eko presidenteordeak adierazi du hitzarmena sinatzeak “ilusio handia pizten duela, Bidasoa Bizirik-en estrategiarekin lerrokatzen baita, erakundeak urte batzuk baitaramatza lan-merkatura etorkizun hurbilean sartuko diren pertsonen prestakuntza sustatzen”.


Otsailean hasiko da

Unibertsitateko ikasleen arteko inork Zuzendaritza Estrategikoko prestakuntzako ibilbide duala Bidasoa Bizirik-en egitea aukeratzen badu, otsailean hasiko da ibilbidea egiten. Hala ere, ikasleek proiektuak aukeratu arte itxaron beharko da, Bidasoa Bizirik-ek ikasleak hartzeko. Hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du eta automatikoki berrituko da epe hori igarota.