Datorren asteartean, azaroaren 16an, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusak odola emateko kanpaina bat egingo du bizitzak salbatzen laguntzeko. Tokiski aretoan izango da, 9:30etik 13:30era.
Parte hartu nahi dutenek izena emateko inprimaki hau bete beharko dute, beren datu pertsonalak eta zein txandatan agertu nahi duten adieraziz (3-4 laguneko txandak antolatuko dira 20 minutuan behin).
Edozein zalantza izanez gero, deustocampus.ss@deusto.es helbidera idatzi daiteke.